lunes, 19 de junio de 2017

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA:
Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket inguruneari buruz. Hasteko Lauaxeta Ikastola Amorebieta kokatuta dagoela esan beharra dago, non 18.859 biztanle daude. Amorebietan hainbat eskola daude, hala ere, Lauaxeta Euban kokatzen da eta bizkaiko herri askotatik datozte.


Mendi ingurunean kokatzen da zentro hau eta ez dago oinez joateko aukera handirik, beraz autobusez edo kotxez joan beharra dago. Honek eskolako ikasle guztiek sartzen diren ordutik, irteten diren ordura arte bertan egotea ahalbidetzen du. Zentroaren kokapena eragin handia du bertako hizkuntzan, kasu honetan, Lauaxeta Durangoaldeko zonaldean dagoenez bertako euskara bizkaitarra izango da, nahiz eta batuera ere onartua izan.

Kultura: Bizi Esperientzia (David Angulo)

KULTURA:

Kultura ez da agertu nire bizipenean beraz, esan beharra dago Lauaxeta Ikastolaren kultura alde batetik erlijiosoa dela eta beste alde batetik euskararen aldeko apustua egiten duen ikastola dela. DBH-n eta LH-n ez, baina Haur Hezkuntzan gogoratzen dut egunero goizean erregutzen genuela, gero Lehen Hezkuntzan inoiz kapillara joaten ginen eta DBH-n, erlijio ikasgaian ere bai.

Teknologia: Bizi Esperientzia (David Angulo)

TEKNOLOGIA:

Bizipenean ezin da irakurri zuzenean nire ikastetxearen teknologia baliabideak, baina honekin lotuta Lauxeta Ikastolako AEIOU proiektua aipa dezaket. Proiektu honek hainbat arlo hartzen ditu barne eta letra bakoitza bi sigla dira.

A: alumno eta aniztasuna. Alumno: bere inguruneaz eta bertan buen eraginaz kontzientzia hartzea du helburu. Aniztasuna: izaera aniztasuna, adimen aniztasuna... guztiok ez garelako berdinak eta bakoitzaren izaera eta ikuspuntuak errespetatuz aberasten dugulako gizartea.


E: educacion, Europe eta enriquecer. Educacion: baloreetan oinarritutako hezkuntza, elakarbizitza baketu baterako bideratutako hezkuntza. Europe: mundu globalizatu baten bizi garelako, gure jatorria  eta hizkuntza ahaztu gabe. Enriquecer: oinarrizko gaitasun curricularretatik aparte, ekintza pila bat antolatzen dira ikasleen hezkuntza hobetzeko helburuarekin. 


I: Innovación eta Idiomas. Innovción: edukiez gain, metodologia eta prozedurei garrantzia ematen diote, gizartea aldakorra delako eta etorkizunerako hezkuntzak berrikuntza eskatzen du. Idiomas: konpetentzia komunikatiboa bere zentsu zabalenean ulertzea eta barneratzea garrantzitsua delako, ez bakarrik beste hizkuntzetan hitz egiteko gai izanik, baizik eta ikasleen ideiak espresatzeko.


O: orain eta objetivos. Orain: egunez egun egindako lanak etorkizuna erikitzen duelako. Objetivos: bizitzaren lorpen handiak helburuak zehazten hasten direlako. Helburuak errealistak izan behar dira baina aldi berean erronkariak.


U: Unidad: diziplinarteko unitateak, ikasketa kooperatiboa, teknologia berriak, arazoetan oinarritutako hezkuntza... Momentu bakoitzean zehaztu eta gelaratzen diren metodologiak, irakasleek eratutako ikasketa komunitateek ikertzen eta garatzen dituzten teknika aurreratuak dira. 

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...