miércoles, 10 de mayo de 2017

Egitura: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)


Nire bizipenean irakaslearen papera azpimarratzekoa da. Irakurritakoaren arabera irakasle honek zenbait funtzio izango lituzke betetzeko. Alde batetik, jolas orduetan ikasleak zaintzeko edota patioan ordena eta antolakuntza egoki bat mantentzeko funtzioa izango luke. Bestetik, ikasgela barnean kudeaketa egoki bat egiteko eta sortzen diren gatazkak edo arazoak kontrolatzeko ardura izango luke.

Aipatutakoaz gain eta nahiz eta bizipenean ez agertu, jantokiko arduradunen papera azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, askotan irakasleak zirela ematen zuten, hau da, irakasleen papera betetzen zuten. Tutoreek patio normaletan egiten zuten bezala, jantoki ondorengo jolas orduetan, ordena eta antolakuntza egoki bat mantentzeaz arduratzen ziren. Askotan, gatazkak sortzen ziren eta jantokiko arduranak horiek konpontzen saiatzen ziren. Horrez gain, haiek ziren baloiak eta bestelako materialak banatzeaz arduratzen zirenak.

Testuan: "Horren ondoren gertatutako kontatu behar izan genion; eta ondorioz, iskanbila horretan parte hartu genuen mutil guztioi falta arin bat bidali ziguten." (irakasleak bidalitako falta arina)



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...