Nire bizipenean ikusten dudan helburu bakarra da irakaslearen etekina klaseko giro egoki bat mantentzeko. Izan ere, zitan ikusten den bezala, berak ni jazartzen ari nintzen egoera "zuzentzeko" dei bat egin zuen, beraz egoerarekiko nolabaiteko ardura zuela erakusten dit horrek.
Testuan: "...Egunero gatazkatxorenbat izaten genuen,...bera klaseko neska popularrena zen eta beste neskeei esaten zien nirekin ez egoteko,...Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion..."
Goikoa alde batera utzita, nire antzineko ikastolak beste hezkuntza-helburuak zituen/ditu. Horien artean, hurrengoak nabarmenduko nituzke:
- Guztion arteko errespetua eta tolerantzia lantzea eta sustatzea.
- Hezkidetza ziurtatzea.
- Elkarbizitzarako denon ardura eta konpromisoa ikasleengan garatzea.
- Hezkuntza eginkizunean ikasleen partehartze aktiboa hedatzea.
- Lanerako ohitura eta jakinmina bultzatzea ikasleengan.
- Euskara da gure komunikazio hizkuntza eta bere erabilera sustatzea.
- Euskal Herriko errealitate eta kulturarekiko arreta berezia izatea.
- Ingurumenarekiko begirunea eta ardura garatzea.
- Beste kulturak ezagutzeko, errespetatzeko... jarrera irekia izatea.
Orain aipatu ditudan helburuetatik, agian gutxien lantzen genuena lehenengoa zen, hau da; "Guztion arteko errespetua eta tolerantzia lantzea eta sustatzea" helburua. Izan ere, nire garaian (nik gogoratzen dudanaren arabera) ez genuen egiten xede hori lortzera zuzenduta zegoen ekintza askorik, irakasleak ziurtzat jotzen zuelako klasean guztion arteko harreman onak zeundela eta ez zegoela inolako gatazkarik.
Gainerako helburuak, berriz, askoz gehiago lantzen ziren. Horietako batzuk Gorputz Hezkuntzan lantzen genituen, joko ezberdinen bitartez. Klasean berriz, nolabaiteko eztabaidak burutzen genituen gai ezberdinen inguruan. Dena dela, ez dut ondo gogoratzen nolakoak ziren eztabaida horiek, baina, behintzat esan dezaket ziurtasunez eskolak ardura izaten zuela goian aipatzen ditudan helburu guztiak lantzeko eta lortzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario