Ingurunea:
Honi ez diot inolako aipurik egiten nire esperientzian.
Nire ikastetxean, irakasleek eta zuzendariak ez zituzten bullying-eko kasuak seriotasun handiarekin eramaten; izan ere, ikastetxean kasu gutxi ematen ziren eta ikasle gutxi ginenez eta gehienak auzokoak ginenez, halakorik gertatzea ez zen oso ohikoa. Hau dela eta pentsatzen dut, nire kasua gertatu zenean ez zekitela hori nola tratatu ( ikastetxeak halako kasuak solbatzeko bideratuta zegoen protokolo bat bazuen ere)
Gaur egun berriz, guztiz kontrakoa gertatzen dela ikusteko gai izan naiz. Azken hamarkadan, Basaurik biztanleri-hazkunde garrantzitsua jasan du eta hori islatuta geratu da ikastetxearen ikasle kopuruan (lehen baino gehiago daude eta beraz jazarpen kasuak egoteko aukerak handiagoak dira)
Orain, nire ikastolaren ingurumenaren inguruan gauza batzuk aipatuko ditut.
Nire ikastetxeak Kareaga Goikoa du izena eta Basaurin kokatuta dago. Basauri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrako eskualdekoa, Bilbo Handiaren barruan. Ikastetxea "Kareaga Goikoa" auzoan kokatuta dago.
Auzo hau, Basauriko goikaldean kokatzen da, Malmasin mendiaren maldan hain zuzen. Hau kontuan hartuta, esan genezake auzo hau aldirian kokatzen dela.
Ondoan Malmasin mendia duenez, ikastetxeak gune berde asko ditu bere inguruan, ingurune oso natural batean dagoela esan genezake beraz. Izan ere, ikastetxeak ortu bat dauka eta bere web orrialdean horren inguruko blog bat du ortuaren berri emateko eta, horrez gain, nekazaritza naturalari buruzko hainbat informazio interesgarria eskeintzeko.
Etorkinei dagokionez, azken erroldaren arabera 2.148 bizi dira Basaurin (40.983 biztenletik). Pertsona horien jatorri nagusiak hurrengoak dira handienetik txikienera: Hego Amerika, Europa ekialdea ( Errumania nagusiki) , Ipar Afrika (Maroko eta Argelia batez ere), Asia Ekialdea (Txina nagusiki) eta Behe Saharako herrialdeak (Kongo eta Senegal batez ere).
Datu horiek nire ikastetxeari aplikatu daitezke, goian aipatzen diren herrialdeetatik ikasle nahiko daudelako, batez ere errumaniarrak, marokoarrak eta Hego Amerikako herrialdeetatik etorritako ikasleeak. Hala eta guztiz ere, klase bakoitzean ikasle atzerritarren kopurua %7 baino handiagoa ez izatea saiatzen dira guettoak sortu ez daitezen.
Azkenik, "Kareaga Goikoa"-ko ikasleen eta haien familien ezaugarri nabarmenak aipatuko ditut. Hurrengoak dira:
- Maila sozioekonomikoari dagokionez, ikasle gehienek maila ertaina duten familia batetik datoz.
- Ikasleen familiek duten maila kulturalari dagokionez ertaina dela esango nuke.
- Kareaga Goikoa-ko ikasle guztiek B edo D ereduan ikasten dute (batez ere D ereduan)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)
INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...
-
EGITURA: Nire bizipenean agertzen den egitura nagusia tutorea eta ikasleak dira, ni barne. Honetan ikus dezakegu tutorearen papera oso ga...
-
KULTURA: Kultura ez da agertu nire bizipenean beraz, esan beharra dago Lauaxeta Ikastolaren kultura alde batetik erlijioso...
-
Nire bizipenean irakaslearen papera azpimarratzekoa da. Irakurritakoaren arabera irakasle honek zenbait funtzio izango lituzke betetzeko....
No hay comentarios:
Publicar un comentario