lunes, 15 de mayo de 2017

Baliabideak: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)

Baliabideak:

Ikastetxean bazeunden baliabide nahikoak:


-Pertsona baliabideak: irakaslegoa, ikasleak, gurasoak, zerbitzu eta administrazioko  petrsonak...

-Baliabide materialak: eraikuntza, altzairuak eta material didaktikoa.

-Baliabide funtzionalak: denbora, dirua eta formakuntza.

Dena den, nire bizipenean bakarrik pertsona baliabideei ("klaseko ikaskideak" eta "andereñoak") eta baliabide funtzionaleei ("etxera joateko ordua" eta "eskolako eskailerak") egin diet aipamenen bat.

Testuan:"...Nire klaseko ikaskideak eta ni bageunden eskolako eskailerak jaisten patiora joateko eta bat-batean neska “famatu” horrek oina nire hanken artean sartu eta eskaileratik behera bota ninduen..."

Testuan:"...Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion eta etxera joateko ordua heldu zitzaigunean eta guraso guztiak kanpoan itxaroten zeundenean neska horren amak hurbildu zitzaidan barkamena niri eskatzeko...."

Nire ikastetxeko baliabideen artean hurrengoak nabarmenduko ditut:

-Pertsona baliabideak

Kareaga Goikoa lerro bakarreko eskola da, 230 ikasle ingururekin. 20 bat irakaslez osatutako klaustro egonkorra du Eskolako Kontseilu eta IGE-ren partaidetza aktibo batekin, eta irakasle guztiek hartzen dute parte urteko formazioan.


Ikastetxean hurrengo pertsonek egiten dute lan:

  • Haur Hezkuntzan 

Lau gela (2, 3, 4 eta 5 urteko gelak) daude eta gela bakoitzeko tutore bat dago. Horrez gain, HHko koordinatzaile bat dago ere.

  • Lehen Hezkuntzan

Bederatzi gela daude (1.maila, 2.maila A eta B, 3.maila, 4.maila A eta B, 5.maila A eta B eta 6.maila) eta gela bakoitzeko tutore bat. LHko koordinatzaile bat ere badago.

  • Espezialistak
         - Gorputz hezkuntza (irakasle bat)
         - Ingelesa (bi irakasle)
         - Musika (irakasle bat)
         - Aholkularia
         - Heziketa Berezia (bi irakasle)
         - Hezkuntza Bereziko Teknikariak (bi irakasle)
         - Logopeda
         - 2 urteko gela laguntzailea 
         - Bertsolaritza

  • Jantokia
         - Arduraduna 
         - Langileak (12)
         
  • Atezaintza

Eskolako Kontseiluak, berriz, horrela antolatuta dago:

-Guraso ordezkariak (4 guraso)

-Ez-irakaslego ordezkaria  (atezaina)

-Udal ordezkaria

-Irakaslego ordezkariak 
    -Zuzendaria
    -Ikasketa Burua
    -Idazkaria
    -Irakasleak
    -Irakasleen ordezkoak


-Baliabide materialak

Ikastetxeak horrela antolatuta dago:

Bi eraikinetan dago bananduta. Bata Haur Hezkuntzara zuzenduta eta bestea Lehen Hezkuntzari zuzenduta (eraikin nagusia da). Eraikin nagusian hurrengo gauzak aurki ditzakegu:

- Lehenengo solairuan, atezaintza, biblioteka, jantokia, irakaslegoarentzako gelak eta komunak, inprimagailu gela bat, idazkaritza eta zuzendaritza daude.

- Bigarren solairuan, musika gela, plastika gela, triziklo/psikomotrizitate gela lehen mailako A eta B gelak daude. Gero lau eskailera igoz gero, solairu berdinean, 2.mailako A eta B gelak daude.

- Azken solairuan, ingeleseko gela. Ondoan, inprimagailu gela bat irakasleak batzartzeko ere balio duena. Gero, 3. mailakoen gela dago eta horren alboan informatika gela bat. Horien parean, gurasoak biltzeko (IGE-k) bi gela daude. Hirugarren solairuko kontrako gunean, 4. , 5. eta 6. mailako gelak daude eta horien aurrean antzerki gela.

Kanpotik ikastetxeak bi patio zelai eta parke bat dauzka. Patioan ikasleak mailaren arabera sakabanatzen dituzte. Hau da, 1go, 2. eta 3. mailakoek patio berean jolasten dute eta gainerako mailakoek, 4.,5. eta 6. , elkarrekin, hain zuzen. Haur Hezkuntzakoek parkean jolasten dute. Astero patioak elkartrukatzen dituzte.

Komunak generoaren arabera sailkatuta daude, bai ikasleen eta irakasleen kasuan.

Ikastetxean bertan, liburuak erabiltzeaz gain, arbela digitalak gela guztietan jarrita daude eta irakasleek egunero erabiltzen dituzte. Gero, 5. eta 6. mailetan “Informatika 2.0” progama ezarrituta dago, honen arabera, ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila dauka. Sarritan erabiltzen dituzte eta irakasgai guztietara hedatutako programa da.

Ordenagailuekin, informazioa batez ere bilatzen dute edo jarduera baten inguruko hausnarketak, kopiaketak (batez ere ortografiarako) edo ariketak egiten dituzte Word programaren bidez.

Ikastolan jantoki zerbitzua eskaintzen da astelehenetik ostiralero. Garraio zerbitzurik ez. Horrez gain, eskolaz kanpoko ekintzak egiten dira IGE-k antolatuta, ikasle zein gurasoentzako.


-Baliabide funtzionalak

Denborari dagokionez, ikastetxea irekita egoten da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00rak arte, eskolaz kanpoko ekintzak direla eta. Ostiraletan, ikastola 19:00ak arte egoten da irekita (ikasleei patio nagusia irekita uzten zaielako)


Klaseak 9:00etan hasi eta 16:30etan bukatzen dira (asteazkenetan 13:00etan). Irakasle gehienak 16:45etan joaten dira etxera baina zuzendaria 17:00ak arte geratzen da. Atezaina, berriz, 17:30ak arte.

Zuzendariarekin, tutore ala irakasle batekin edota jantokiko arduradunarekin hitz egiteko egun eta ordu zehatzak daude eta aldez aurretik abisatu behar zaie.

Diruaren kudeaketari dagokionez, hiruhilabetero 15 euro eskatzen zaio familia bakoitzari klaseko materialentzako eta irteerak antolatzeko. Zailtasun ekonomikoak izan ezkero ikastolak laguntzak ematen ditu (Eusko Jaurlaritzak eskeinita)

Jantokiko ordainketari dagokionez, eguneko kuota erabiltzaile motaren arabera izaten da: ohikoak eta ez-ohikoak.

Jantokiko erabiltzaile ohikoak, jantoki zerbitzua ikasturte osoan zehar erabiltzen dutenak dira, bai 4 egunetan gelditzen direnak (asteazkenetan ez) bai 5 egunetan eta 4,60 €-ko eguneko kuota daukate.

Gainontzekoak, noizbehinka gelditzen direnak, ez-ohikoak dira eta 5,20 €-ko eguneko kuota daukate.

Jantokiko urte osoko kuota 10 hileroko berdinetan banatzen da eta hilabete hasieran kobratzen dira.


Azkenik, Kareaga Goikoa-ko irakasleen formakuntzari dagokionez guztiek hurrengo alorretan daukate formakuntza:


- Talde kohesioari buruzko formazioa.

- "Hezkuntza Proiektua berritzen jarraitzeari" buruzko formazioa.

- "Elkarrekin ikasten" eta "Elkarbizitza eskolan" formazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...