lunes, 8 de mayo de 2017

Helburuak: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)


Jakina den bezala eskola orok bere arau propioak ditu. Arau hauek errespetatzea ezinbestekoa da, izan ere, eskolaren funtzionamendu egokia bultzatzeko beharrezkoak dira. Nire bizipenean isladatzen den bezala, helburu nagusia eskolako arauak errespetatzearen garrantzia azpimarratzea izango litzateke. Kontaketan irakurri daitekeen bezala, ikasgela barruan futboleko baloiarekin jolastu ohi genuen, edozein zentrotan debekatua dagoen zerbait izanik. Behin sabaiko argiak bota genituen nahigabe eta irakasleak falta arin bat ipini zigun. Modu horretan, ekintza bakoitzak bere ondorioak dakartzala erakutsi zigun tutoreak.

Testuan: 
Leihoan ikaskide bat eserita zegoen eta hari jaurti genion pilota. Zorte txar handiarekin, pertsonari jo beharrean, leihoaren izkina batean errebotatu eta zabaiko argiei eman genion, hauek irakaslearen mahai gainera eroriz eta zarata ozen bat eginez. (...) Irakaslea heltzean, argi horiek bakarrik erori zirela esan genion eta logikoa den bezala ez zigun sinetsi. Horren ondoren gertatutako kontatu behar izan genion; eta ondorioz, iskanbila horretan parte hartu genuen mutil guztioi falta arin bat bidali ziguten.

Horrez gain, esan beharra dut nahiz eta bizipenean ez agertu, San Nikolas ikastolan beste hainbat helburu lortzea edo betetzea bilatzen dela. Horien artean hurrengoak aipatuko nituzke: ikaskideen arteko errespetua lantzea, euskararen erabilera sustatzea eta talde- lana bultzatzea, besteak beste. Izan ere, hezkuntza- sistema bateko ingurunean giro aproposa egon dadin, errespetua ezinbestekoa den ezaugarri bat da, are eta gehiago, oinarrietako bat dela esango nuke. Euskararen erabilerari dagokionez, "Euskararen eguna" ospatzeaz gain, urtean zehar jinkanak bezalako jarduerak burutzen genituen, betiere hizkuntza honen erabilera eta zabalkuntza lortzeko. Azkenik, talde- lana aipatu dut, bizitzarako ikasle orok beharrezkoa izango duen baliabide bat delako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...