lunes, 15 de mayo de 2017

Kultura: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)


Nire bizi esperientzian ez dut kulturarekin loturiko ezer idatzi. Hala ere, nire eskola garaiari buruz gogoratzen dudanarekin, esan dezaket hurrengo balore hauek lantzen saiatzen zirela: euskaraz hitz egitea, integrazioa, aniztasuna eta errespetua batez ere.

Euskararen erabilerari dagokionez, urtean zehar aktibitate desberdinak egiten genituen hori lantzeko. Adibidez, L.H-ko ziklo bakoitzak jinkana bat prestatzen zuen. Horri lotuta, euskaraz zenbait jarduera burutzen genituen. San Nikolas ikastola betidanik izan da euskara hikuntzaren erabilerari dagokionez bultzatzaile sutzua; eta horren adibide argia da baita, euskararen egunean egiten genuen ospakizuna.

Horrez gain, errespetua eta integrazioa ere lantzen dira. Eskoletan beti sortzen dira gatazka desberdinak, hala nola, bullying kasuak. Kasu horietako batzuetan, eskolara heldutako ikasle berriek jaso ohi dute. Hori dela eta, L.H-ko klaseetan badaude "ikasle laguntzaileak" izeneko taldeak. Alde batetik, hauen funtzio nagusia, arazoak sortzen direnean hauek konpontzen laguntzen saiatzea da, era horretara errespetua sustatu dadin. Bestetik, ikasle berriak ikasgelan eta ikaskideen artean integratzen laguntzea da duten beste funtzioetariko bat.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...