martes, 9 de mayo de 2017

Ingurunea: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)


Nire ikastetxea, San Nikolas ikastola, Getxoko udalerrian dago kokatuta, Algorta izeneko auzoan zehatzago izateko. Hemen hiru ikastola aurkitu ditzakegu. Hala ere, Getxon dauden inguruko beste sei auzoetan bizi diren ikasleak aurkitu ditzakegu eskola honetan. Horrez gain, Getxorekin mugakide diren beste udalerrietako ikasleak ere aipatzekoak dira. San Nikolasek ez ditu kurtso guztiak barne hartzen. Hemengo ikasleek HH-, LH- eta DBH-ko ikasketak burutzeko aukera dute. Batxilergoa egiteko beste eskola batera joan beharra dute.

Ikastola honen inguruan, duela gutxira arte zenbait berdegune aurkitu genitzakeen. Hauetako asko nekazaritzarako erabiltzen ziren. Orain, ordea, lur horiek eraikuntza berriak sortzeko erabili dituzte. Getxon, hizkuntzari dagokionez, azken urteetako datuek erakusten dute ia biztanleriaren erdia (%48,56) erdaldun elebakarrak direla. Euskaldunak, bestalde, oso portzentai txikia osatzen dute (%19,9). Azkenik, gainontzekoak (%19,9) elebidunak dira. Datu hauek kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke Getxon erdara gehiago erabiltzen dela euskara baino.

Ikasleen maila sozioekonomikoari dagokionez, hauen familiak maila ertainekoak direla esango nuke. Horrez gain, familia hauek duten maila kulturala ere ertaina dela esango nuke. San Nikolas ikastolak "D" eredua eskaini egiten du, hau da, ikasgai guztiak euskaraz ematen dira gaztelania eta atzerriko hizkuntza izan ezik.

Ingurunearen arloari amaiera emateko, Getxora heltzeko garraiobideak aipatu nahi nituzke. Ikastetxe honen autobus zerbitzua du eta bi autobus- linea ditu udalerri honen barruan. Era honetara, ikasleak Getxon batzeaz gain, Areetan eta Berangon ere egiten ditu geldialdiak. Horrez gain, Getxotik Bizkaibusek kudeaturiko hainbat autobus- linea igarotzen dira.  


    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

    INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...