domingo, 14 de mayo de 2017

Teknologia: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)


San Nikolas ikastola zenbait proiektutan hartzen du parte. Lehen Hezkuntzan bi proiektu nagusi aurkitu ditzakegu, "Kiva" eta "Eleanitz". Lehenengoa bullyingaren aurkako proiektu bat da, bigarrena aldiz, ingelesa sakontzeko eta praktikatzeko burututako proiektu bat. Horiez gain, ordea, badaude beste hainbat proiektu, esaterako; "Eleanitz" (ikasleen ingeles maila hobetzeko) edo "Ikasle laguntzaileak" (bazterkeria eta jazrpenaren kontrakoa).

Ikastetxe honek beste edozeinek bezala, badu hezkuntza proiektu bat eta hauek dira bere ildo nagusiak:

Hezkuntza integrala: ikaslea bere osotasunean hartuta norberaren nortasuna, gizartea eta ingurunea errespetatzen du.

- Euskalduna: euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta sustapenarekin konprometituta.

- Plurara: Euskal Herrian dauden ideiak, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.

- Demokratikoa: gurasoek, irakasleek, pertsonal laguntzaileak, administrazio ordezkariek, denek parte hartzen dute gestioan eta aktiboki lagundu bere gestioan.

- Autonomoa: konpetentzia zabalak ditugu eta erabakiak hartzeko gaitasuna du ikastolak.

- Hezkuntza eta kudeaketa ereduak: etengabe kalitatearen bila gure emaitzak ebaluatuz hobekuntza bideak jorratzen dituena.

Dena den, nire bizi esperientzia honetan ez dut proiektuei buruz hitz egiten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...