lunes, 8 de mayo de 2017

Baliabideak: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)

Eskola orok zenbait baliabide desberdin izan behar ditu eskura. Antunez-ek bere testuan ondo azaltzen duen bezala, hiru baliabide bereizten ditu, gerora kontaketan agertzen direnak sailkatzeko erabiliko ditudanak: pertsonalak, materialak eta funtzionalak.

Baliabide pertsonalei dagokienez, ikasleen eta irakasleen rolak azpimarratuko nituzke. Irakasleek askotan jolas orduetan zaintzak egin behar dituzte nire kontaketan agertzen den bezala. Horrez gain, ikasgela barruan ordena mantentzeaz arduratu behar dira.

Bigarrenik, baliabide materialak agertzen dira. Honen barnean falta arina sartuko nuke. Falta arina aipatzean, irakasle taldeak edota zuzendaritzak bidalitako dokumentu bat izanik, multzo honen barnean sartuko nuke.

Azkenik, baliabide funtzionalei dagokienez, patioa azpimarratuko nuke. Izan ere, bizipenaren zati garrantzitsu bat patioan ematen da. Zehazki, patio espazio bat bezala hartuko genuke eta hori dela eta baliabide funtzionalen barnean sartzen da.

Testuan: "Patio guztien amaieran txirrinak jotzen zuenean, pilota ikutzen zuen azkenengo pertsonak klasera igo beharra zuen. Inork ez zuenez pilota igotzeko erantzukizuna izan nahi, eskailerak korrika igotzen genituen bitartean, batak besteari botatzen genion pilota, era horretara gainerakoei eman eta pilota eskaileretan behera jauzteko asmoarekin. Askotan irakasleek harrapatzen zigutenean baloia kendu egiten ziguten. "


" (...) iskanbila horretan parte hartu genuen mutil guztioi falta arin bat bidali ziguten
."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...