lunes, 15 de mayo de 2017

Egitura: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)

Egitura:

Nire bizipenean ez dut halakorik aipatzen nire egoeran ez zelako inolako planarik martxan jarri, hau da; nik bizi izan nuen egoera gelditzeko ez zuten ezer egin (aktuazio plan bat edo horrelakorik) izan ere, irakasleek arazoa solbatu ez zen arte ez ziren "konturatu".  Hau guztia dela eta, nire bizipenean ez diot honi aipua egiten.


Dena den, argi utzi behar dut nire ikastetxeak bazuela halako egoerak ekiditeko protokolorenbat.

Protokolo horrek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "ESKOLA JAZARPEN KASUETAN IKASTETXEETAN JARDUTEKO GIDA" zuen bere oinarria.

Horren arabera hauek ziren jarraitu behar ziren urratsak bullying-eko egoera bat detektatzeko eta horri aurre egiteko:

lehenengo urratsa eskola jazarpenaren izan daitezkeen jokabideak behatzea zen, ondoren, horiek betetzen baziren zuzendariari eta zuzendaritza-taldeari jakinarazten zien.

Horiek bilera bat izaten zuten (Hasierako bilera) jazarpenaren aurkako protkoloa hasi ala ez erabakitzeko.

Gero, protokoloa behin hasita, informazioa biltzen zuten eta aztertzen zuten eta emaitzen arabera premiazko neurriak hartzea erabakitzen zen eta familiei lehenengo aldiz jakinaraztea erabakitzen zen.

Ondoren, zuzendariak egindako txostena informazio guztiarekin hezkuntzako ikuskaritzari igortzen zion eta azken horrek inolako ebidentziarik ikusten bazuen, ikasleari hezkuntza-tratamendua ematen zitzaion egoeraren larritasunaren arabera.

Baina, jazarpenaren ebidentziak ikusten bazituen, prozedura espezifiko bat jarraitzen zuten eta txosten bat lantzen zuten gero hezkuntzako ikukaritzari emateko. Halako kasuetan beste instantzia batzuei jakinarazten ziren.

Azkenik, Zuzendaritzak idatziz jakinarazten zion erreferentziazko ikuskariari egoera modu egokian birbideratu zela uste zuenean.


Horretaz aparte, aipatu beharra dago ikastolaren organigrama edo bertan aritzen diren profesionalen taldeak. Hurrengo sailkapena dago :



  • Zuzendaritza taldea
         - Zuzendaria
         - Ikasketa Burua
         - Idazkaria


  • Jantokia
        - Jantokiko arduraduna
         - Langileak

  • Haur Hezkuntza
        - 2 urteko gelako tutorea + laguntzailea
         - 3 urteko gelako tutorea
         - 4 urteko gelako tutorea
         - 5 urteko gelako tutorea


  • Lehen Hezkuntza
         - 1. mailako gelako tutorea
         - 2. mailako A eta B gelako tutoreak
         - 3. mailako tutorea
         - 4. mailako A eta B gelako tutoreak
         - 5. mailako A eta B gelako tutoreak
         - 6. mailako gelako tutorea


  • Espezifikoak
         - Ingelesa
         - Musika
         - Heziketa Fisikoa


  • Laguntza Gela edo batzorde pedagogikoa
         - Aholkularia
         - PT-ak
         - Logopeda
         - Hezitzaileak


  • Beste langileak
        - Atezaina
         - Sukaldeko arduraduna
         - Jantokiko begiraleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...