Honi dagokionez, nire ikastetxean, irakasleek umeen gatazken aurrean begirada kentzen saiatzen ziren edo behintzat, hori zen izaten nuen inpresioa. Gaur egun, berriz, jazarpenari aurre egiteko protokolo ezberdina jarraitzen dutela dakit eta seriotasun handiagoarekin tratatzen dituzte kasuak. Nire garaian ez ziren halako preofesionaltasunarekin tratatzen bullying-eko kasuak "umeen gauzak" zirela uste zutelako. Ere aipatu behar dut, eskola horretan jazarpeneko kasuak ez-ohikoak izaten zirela.
Dena den, nire kasuan, eta esperientzian kontatzen dudan moduan, irakasleek ez ziren ohartu izan nik gatazka bat nuela neska horrekin berak eskaileretatik bota ninduen arte. Behin hori gertatu zela, tutoreak neska horren amarekin kontaktuan jarri eta hartu behar zituen neurriak hartu zituen.
"...Momentu horretan gehiegi izan zela erabaki nuen eta nire beldurrak alde batera utzita,
kontatu nion nire andereñoari nork bota ninduen...Behin andereñoak jakinda, berak neska horren amari deitu zion..."
Nire antzinako ikastolaren "nortasuna" deskribatu beharko banu, auzoko eskola dela, eta familia askorentzat, seme-alabak eskolatzeko, lehenengo erreferentea izaten dela esango nuke. Gainera, aldi berean, gurasoek hainbat modutan hartzen dute parte eskolako kudeaketan.
Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua sustatzea du xede nire ikastetxeak, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, ingurumenarekiko begirunea eta ardura, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere.
Nabarmentzekoa da ere, ikastetxeak egiten duen esfortzua euskararen erabilera sustatzeko. Ikastolak "Euskarabila" elkartearekin lan egiten du. Elkarte basauritar honek euskararen aldeko hainbat ekintzak antolatzen ditu eta Kareaga Goikoa ikastetxeak ekintza gehienetan hartzen du parte. Beraz, ikus daitekenez, eskolak konpromiso handia dauka euskararen erabilera bultzatzeari dagokionez. Irakasleen artean beti euskaraz hitz egiten zela gogoratzen dut.
Horrez gain, ikastetxeak harremanak ditu Basaurin dagoen euskaltegi nagusietako batekin eta bien artean gurasoentzako klase partikularrak antolatzen dituzte astero, gurasoen eta euskararen arteko zubi bat eraikitzearren.
Bukatzeko kulturarekin, nire ikastolak bermatu nahi dituen baloreak (orokorrean) adieraziko ditut :
- Errespetua eta tolerantzia.
- Zintzotasuna.
- Sentikortasuna.
- Adiskidetasuna ( alboko auzoan dauden gainerako ikastexekin harreman onak sustatzen ditu)
- Jakinmina.
- Euskararen erabilera (goian aipatu ditudan ekintzak euskarari dagokionez)
- Ingurumenarekiko ardura (ikastetxeak bere ortu propioa dauka)
No hay comentarios:
Publicar un comentario