Honi dagokionez, ez daukat ezer aipatzekorik. Nire bizizpenean ez dut halakorik aipatu.
Nire eskolan, biltzarrak egiten ziren bakoitzean, horiek egiteko prestaketa bat egiten zuten, eta horren garapena egiten zuten modu koordinatu batean dena ondo ateratzeko.
Horrez gain, helburuetan aipatu ditudan hezkuntza-helburuak betetzeko ikastolak, "Elkarbizitzako plangintza eta antolakuntza" bat sortu du eta plangintza horretan hurrengo puntuak azaltzen dira:
- Ikastetxearen baloreak.
- Elkarbizitzako araudia.
- Bete nahi diren helburuak.
- Urteko elkarbizitza plana.
- Bizikidetza kudeatzeko arauak.
- Ekintza konpontzaileak.
Horretaz aparte ere, euskararen erabilera bultzatzeko, ikastetxeak "Euskarabila” elkarte basauritarrak sortutako "Basaurin be bagara" proiektuaren parte egiten du. Elkarte honek ezaguna da haur eta gazteekin egiten duen lanagatik euskararen normalizazioaren alde. Elkarteak proposatzen dituen ekintzak burutzen dira ikastolan, beraz, haien arteko antolakuntza eta koordinazioa dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario