lunes, 15 de mayo de 2017

EKINTZA: SUKALDARITZA TAILERRAK

SUKALDARITZA TAILERRAK - SAN NIKOLAS IKASTOLA



Helburuak:


- Errezeta sinpleak ikastea
- Elikadura-ohitura onak bultzatzea
- Higiene-ohiturak sustatzea
- Autonomia sustatzea
- Talde-lana sustatzea
- Talde-antolaketa eta lanaren banaketaren garrantzia ikastea

Baliabideak:

- Pertsonalak: Irakasleak, tutoreak, ikasleak eta jantokiko pertsonala.
- Materialak: Sukaldea edo sukaldatzeko egokitutako gela bat, errezetetarako osagaiak, sukaldatzeko tresneria,
- Funtzionalak: Dirua (osagaiak erosteko), denbora (tailerrak antolatzeko) eta formakuntza (sukaldaritzan)

Egitura:


Guk (irakasle gisa), zuzendariari (zentroari) proiektua eskaini ondoren. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ikastetxeari nola egokituko diogu adostuko dugu.

Zuzendariari behin azaldurik, ikasketa buruari pasako dio erantzukizuna handiena, honek irakaslegoari (tutore koordinatzaileari) proiektua nola errealitatera eramango den zehaztuko da. Modu honetan zentroko irakasle guztiek parte hartuko dute proiektu honetan ere.

Teknologia:



Proiektu hau egoki burutu ahal izateko beharrezkoa da tailerraren programazio aproposa egitea. Irakasle- taldeak bilera batean erabakiko ditu txosten horren edukiak. Sukaldaritza ekintza honek,  kurtso erdia iraungo du eta astero behin egingo da, ostiraletan zehazki. Lehenengo orduan egitea izango litzateke aproposena jantokia libre baitago. Saio bakoitzak ordu beteko iraupena izango du, klase normal batek bezala. Logikoa den bezala, jantokiko materiala erabiliko da eta ikasleek, nahi izanez gero, etxetik baliabide gehiago ekarri ahal izango dituzte. Aurretik aipatu bezala, saio bakoitzean zer burutuko den txostenean ezarrita egongo da eta ikasleei komunikatuko zaie aste hasieran. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, honako hau kurtso amaieran egingo da, txostenean ezarritako helburuak bete diren edo ez kontuan hartuta.

Kultura:

Ekintza honen bitartez sustatu edo trasmititu nahi ditugun balioak hurrengoak dira:


  • Elikadura-ohitura onak
  • Aurrezpena
  • Higienea
  • Diziplina
  • Adiskidetasuna
  • Talde-lana
Ingurunea:

San Nikolas Ikastola Getxoko udalerrian dago kokatuta, Algorta auzoan, hain zuzen ere. Getxo Uribe Kosta eskualdean dago kokatuta, Nerbioi ibaiaren eskiuneko ertzean. 78.554 biztanle ditu, beraz, hiri oso populatsua dela esan dezakegu.

Eskolan, 40 ikasle daude maila bakoitzean, bi klasean banandurik. Ekintza 3. zikoan burutuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...