domingo, 26 de marzo de 2017

Baliabideak: Bizi esperientzia (Endika Chaparro)

Nire esperientzian eskolak eskura dituen baliabide ezberdinak azaltzen dira eta, Antunez-en testuan aipatzen den bezala, hiru moten arabera banatuko ditut:

Baliabide pertsonalei dagokienez, argi dago irakasleek rol handia hartzen dituztela honen bezalako ekintzekin. Gainera, ez dute bakarrik tutoreek parte hartzen, baizik eta, irakasle espezialistak (gimnasiakoa) baita ere. Aipatu beharra dago, aratustetako emanaldien atzetik normalean zuzendaritzako taldea dagoela.

Baliabide materialei dagokienez, nire bizipenean, agertzen dira: Patioa (non emanaldia gauzatzen den), Euskal Dantzetako jantziak, dantza egiteko makila…

Azkenik, baliabide funtzionalei dagokienez, emanaldia eta entseguak antolatzeko orduak (beste irakasgaietatik hartzen direnak), mozorroak egiteko jakintza eta, batez ere, dirua. Izan ere, emanaldia prestatzeko gauza asko behar dira, esaterako, mozorroak eta atrezzoa egiteko materialak…

Testuan: Ikastola askotan bezala, aratusteetan emanaldi bat egiten genuen / gure dantza Gorputz Hezkuntzako klaseetan prestatzen genuen / 

sábado, 25 de marzo de 2017

Ingurunea: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Nire bizipenean ez dut inguruneari buruz hitz egin testuan ikasi nuen eskola aipatu ez dudalako.

Nik "Lope de Vega eskola"-n ikasi nuen (gaur egun "Bizkotxalde eskola" deitzen dena). Eskola hau Basaurin kokatuta dago, Bilbotik 7 km-ra, hain zuzen.

Gaur egun, "Bizkotxalde eskola" bi eraikin desberdinetan banatuta dago. Bata Basauriko kale garrantzitsuenetariko batean dago, bestea, aldiz, herriaren alde batean (a las afueras). Basauriko kale garrantzitsuenetariko batean kokatuta dagoen eskola Haur Hezkuntzako ikasleentzat da, beste eraikina, berriz, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Honen inguruan esan beharra dago orain dela 10 urte Haur eta Lehen Hezkuntzako ilasleek eskola berdinean geundela (udalerriko kale garrantzitsuenetariko batean dagoena), baina Lehen Hezkuntzako umeek geunden gelak bota zituzten gela berriak egiteko asmoz eta ikasleei hutsik zegoen eskola batera aldatu ziguten. Gaur egun, gela berri horiek es daude guztiz amaituta nahiz eta denbora asko pasa izan.

"Bizkotxalde eskola"-ko ikasleen ezaugarri nagusiak hauek dira:

- Gehienek maila sozioekonomiko ertaina duten familia batetik etortzen dira.
- Maila kultural ertaina duten familia batetik etortzen dira.
- Guztiek B edo D ereduan ikasten dute, batez ere, D ereduan.

Biztanleei dagokionez, Basaurin 40.983 biztanle daude. Hori dela eta, bertan hainbat eskola daude, gehienak publikoak direnak. Horrez gain, hemengo ikastetxeetan alboko herrietatik diren ikasleak daude herri horietan eskola gutxi daudelako.

Etorkineen inguruan, Basaurin 2.148 etorkin bizi dira, azken errolda kontuan hartuta. Horietatik gehienak Errumania, Hego Amerika, Txina, Maroko eta Kongokoak dira, baina beste herrialde batzuetako etorkinak ere badaude.

Kultura: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Nire bizipenean ez dut kulturaren inguruko erreferentziarik egin. Hala ere, ikasi nuen eskolako web orrian begiratuta eta gogoratzen dudanarekin, "Bizkotxalde eskola"-n balore hauek sustatzen dira: euskaraz hitz egitea, aniztasuna, integrazioa, inklusioa.

Euskararen erabilerari buruz esan behar dut "Bizkotxalde eskola"-ko irakasle guztiek garrantzi handia ematen ziotela euskaraz hitz egiteari eta, hori dela eta, irakasle bakoitza bere ikasleekin euskararen inguruko jarduera espezifikoak egiten zituen umeengan euskararen erabilera bermatzeko.

Aniztasuna, integrazioa eta inklusioari dagokionez, esan beharra dago eskola honetan herrialde eta arraza guztietako umeek onartzen direla, hau da, aniztasuna sustatzen da. Halaber, zuzendaritza-taldea, irakasleak eta eskolan lan egiten duten gainerako langileentzat ikasleen integrazioa eta inklusioa oso garrantzitsua da, beraz, protokolo batzuk daude bullying kasuak eta horrelako arazorik ez gertatzeko.

Teknologia: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Testuan: "Aldiz, irakasle horrek niri esan zidan berak bazekiela nik bi ume horiei nire etxerako lanak kopiatzen uzten zietela intentzio onaz, baina hori egiten utzi behar nuela eta hori egin beharrean, ikasle horiek ulertzen ez zutena haiei azaldu beharko niekela gomendaru zidan. Modu horretan, ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertu eta ikasiko zuten eta niri nire lotsa pixkanaka kenduko zitzaidan, hau da, guztiok irabazten aterako ginela."

Ikasi nuen eskolan hainbat proiektu egiten dira ikasleekin. Proiektu horietatik batzuk geletan egiten dituzte, beste batzuk, berriz, patioetan edo gimnasioan eskolako ikasle guztiek aldi berean parte hartzen dutelako. 

Geletan egiten diren proiektuen artean, hauek nabarmenduko nituzke: Eskola 2.0, Talde Elkareragileak eta Tertulia Literario Dialogikoak. Aldiz, patioetan edo gimnasioan egiten direnen artean, hurrengoak azpimarratuko nituzke: Korrika, eskolako ortua eta Euskal astea.

Eskola barruan ikasleen artean arazoren bat gertatzen bada, irakasleek lehenengo umeei uzten diete haiek bakarrik arazoa konpon dezaten. Hori gertatzea ezinezkoa bada, irakasleak edota eskolako zuzendariak, ikasleekin batera, arazoa konpontzen saiatzen dira. Azkenik, hori baita ezinezkoa bada, protokoloa martxan jartzen dute (segun eta zein den arazoa, protokolo bat edo beste bat martxan jartzen dute).


Irakasle eta gurasoen artean nola harremantzen diren azaltzeko, esanbehar dut ikasleen gurasoak irakasleekin umeen agendaren bidez kontaktuan jartzen direla.


Azkenik, metodologiari dagokionez, eskola honetan irakasleek ikasleei edukiak azaltzeko liburua, haien asmatutako proiektu desberdinak eta ordenagailuak erabiltzen dituzte, hau da, irakaste-ikaste prozesua nahiko dinamikoa da.

Egitura: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Testuan: "Irakasleak baita ikasle horiei esan zien zerbait ulertzen ez bazutela edo zerbait egiten ez bazekiten, harengana joan behar zirela eta hari zalantzak zeintzuk diren esatea berak zalantza horiek argitzeko bide bat bila dezan."

Nire ustez, nik idatzitako bizipenaren zati hau egituraren barruan sartzen da bertan laugarren mailan izan nuen irakaslearen figura eta hark dituen funtzio batzuk azaltzen dudalako.


Irakaslearen funtzio bat agertzen da berak nire ikaskide batzuei esan zienean zerbait ez ulertzekotan, harengana joateko. Halaber, irakaslearen beste funtzio bat azaltzen dut komentatzen dudanean irakasleak nire klaseko ikasle batzuen zalantzak argitzeko bide bat bilatu beharko duela.

Baliabideak: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Testuan: "Egun batean gure tutoreak ikusi zuen ikasle batek nire etxerako lanak kopiatzen zegoela."

Nire aburuz, nire bizipenako zati hau baliabideen barruan sartuko nuke. Antunez-en testuan baliabideak hiru mota desberdinetan sailkatzen da eta horretan baliatuko naiz nire zatia azaltzeko:

-Baliabide pertsonalak. Nire bizipenean baliabide mota hau agertzen da laugarren mailan izan nuen tutorea aipatzen dudanean.

-Baliabide materialak. Nire testuan baliabide hau agertzen da etxerako lanak aipatu ditudanean, nire ustez, material didaktikoaren artean etxerako lanak egoten direlako.

-Baliabide funtzionalak. Idatzi dudan bizipenean ez da baliabide funtzionalik agertzen denbora, dirua eta prestakuntza aipatu ez dudalako.

Helburuak: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Testuan: "Aldiz, irakasle horrek esan zidan berak bazekiela nik bi ume horiei nire etxerako lanak kopiatzen zuten zietela intentzio onaz, baina hori egiten utzi behar nuela eta hori egin beharrean, ikasle horiek ulertzen ez zutena haiei azaldu baharko niekela gomendatu zidan. Modu horretan, ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertu eta ikasiko zuten eta niri nire lotsa pixkanaka kenduko zitzaidan, hau da, guztiok irabazten aterako ginela."

Nire iritziz, nire bizipenean helburu bat baino gehiago dago:

- Ikasle bakoitza bere etxerako lanak egitea. Ekintza honen bitartez, ikasleek gelan emandako kontzeptuak hobeto barneraruko dute kontzeptu horiei buruzko ariketak egiten dituztelako.

- Nik inori ez uztea nire etxerako lanak kopiatzen. Modu honetan, ikasleek, bere kabuz, tutoreak eta irakasle espezifikoak bidalitako etxerako lanak egingo dute eta honi esker, autonomoak izaten ikasiko dute. Are gehiago, nik nire klasekide bati nire etxerako lanak kopiatzen uzten badiot, ikasle horrek ez du etxerako lanetan landutako kontzeptuak barneratuko eta, beraz, ez du ezer ikasiko. Halaber, umeek etxerako lanak egiten, haien adinarekin egokitzen zaien jarduerei buruzko erantzukizuna izaten ikasiko dute. 

- Ikasleren bat zalantza bat edo zerbait ulertzen ez badu, irakasleari jakinaraztea hark konponbide bat bilatzeko. Horrela, irakasleak haur bakoitzari ulertzeko kostatzen zaizkion kontzeptuak zeintzuk diren jakingo du eta, hortaz, arazo horiek konpontzeko ariketak edo dena delakoa prestatu ahal izango du ikasle guztiek eduki guztiak uler eta ikas dezaten.

- Nik zerbait ulertzen ez duten ikasleei laguntzea. Modu honetan, ni eta nire klasekideen artean adiskidetasuna lantzen da. Gainera, tutoreari laguntzen diot nire ilaskide guztiek eduki guztiak uler dezaten.

- Pixkanaka nire lotsa kentzea. Betidanik oso lotsatia izan naiz eta nire tutorearen helburu bat daukadan lotsa hori kentzea edo, behintzat, murriztea zen. Hori dela eta, nire tutoreak nik zerbait ulertzen ez zuten ikasleei laguntzea edo azalpenak ematea nahi zuen nota onak ateratzen nituela aprobetxatuz. Irakasleak proposatu zidana egin nuen eta lotsa pixka bat kendu zitzaidan, baina esan behar dut gaur egun lotsatia izaten jarraitzen dudala.

martes, 14 de marzo de 2017

Helburuak: Bizi esperientzia (Endika Chaparro)

Nire ustez, bizipenean kontatzen dudanean oinarrituta, jorratu nahi zen helburua ikasleak motibatzea izango litzateke. Izan ere, umeak kapazak direla ikusi behar dute gauzak lortzeko. Txikitan, erreferentetzat ditugun pertsonak (gurasoak, irakasleak, lagunak…) duten iritzia eta gure ekintzak nola baloratzen dituzten oso garrantzitsua da, euren motibazioan eragin itzela izan dezakelako.

Era berean, irakaslearen (eta batez ere, tutorearen) helburu garrantzitsu bat bere ikasleak motibatzea izan beharko litzateke. 

Testuan: Emanaldi eguna iritsita, gure dantza oso ondo egin genuen eta, ni baino, guztiok oso pozik geratu ginen. Esan beharra dago, Mireiak asko motibatu gintuela, zeren eta, ume batentzako, heldu batek konfiantza izatea zurengan, oso garrantzitsua da.

Horrez gain, nahiz eta bizipenean ez aipatu, kontuan izan behar dira irakasleok bete behar ditugun funtzioak, esaterako, planifikazioa, ikasgelaren kudeaketa, eskolak ematea...

martes, 7 de marzo de 2017

Eskolako Bizipena (Alba Gonzalez)

Lehen Hezkuntzan hasi nintzenean gogoratzen dut asko kostatzen zitzaidala testuinguru berri horretara egokitzea. Hau gertatzen zitzaidan neska batekin oso txarto eramaten nintzelako.


Nire partetik ez zegoen inolako arazorik baina bere aldetik guztiz kontrakoa gertatzen zen.


Egunero gatazkatxorenbat izaten genuen. Patioetan bakarrik geratzen nintzen edo, mutilekin jolasten nintzen. Hau horrela zen neska honek klaseko neskak berarekin eramaten zituelako (klaseko neskek beldurra ziotela uste dut).


Izan ere, bera klaseko neska popularrena zen eta beste neskeei esaten zien nirekin ez egoteko. Dena den, nahiz eta gauzak horrelakoak izan, neska batzuk nirekin jolastea nahiago zuten. Egunero etxera triste ailegatzen nintzen. Une batzuetan pozik igarotzen banituen ere, gehienetan tristura eta ezinegona sentitzen nuen. Nire gurasoei ez nien ezer esaten agian beldurra edo lotsa sentitzen nuelako baina egun konkretu batean hori guztia aldatu zen.


Nire klaseko ikaskideek eta ni bageunden eskolako eskailerak jaisten patiora joateko eta bat-batean neska “famatu” horrek oina nire hanken artean sartu eta eskaileratik behera bota ninduen.


Momentu horretan gehiegi izan zela erabaki nuen eta nire beldurrak alde batera utzita,
kontatu nion nire andereñoari nor bota ninduen. Momentu horretan asko sentitu nintzen
baina ere banekien ondorioak itzelak izango zirela.


Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion eta etxera joateko ordua heldu zitzaigunean eta guraso guztiak kanpoan itxaroten zeundenean neska horren amak hurbildu zitzaidan eta barkamena niri eskatzeko baina nola ez zuen egiten ostiko bat eman zion eta neska negarrez hasi zen. Momentu horretan oso ondo sentitu nintzen mendekua hartu izan nuelako. Hortik aurrera ez nuen gatazka gehiagorik izan berarekin. Bera bere partetik joan zen eta ni nirera.
Momentu horretan ikasi izan nuen berak nitaz pentsatzen zuena ez zitzaidala inporta
beharrik.

Eskola Bizipena (Noelia Izquierdo)

Lehen Hezkuntzako laugarren mailan nengoen, nota onak ateratzen nituen eta hori irakasleak eta nire ikaskideek bazekiten. Klasean ez nuen asko hitz egiten (ia-la ezer ez), baina etxerako lanak beti egiten nituen eta azterketak gainditzen nituen.

Lehen esan dudan moduan, hori nire ikaskideek bazekiten eta hori zela eta, nota txarrak ateratzen zituzten ikasle batzuk (bi, konkretuki), nire etxerako lanak haiei uztea (ondoren kopiatzeko) eskatzen zidaten. Nik nire etxerako lanak uzten nien denbora batez negatiboak izatetik libratzen zirelako, baina, ondoren, azterketa suspendituko zutela nekielako.

Egun batean gure tutoreak ikusi zuen ikasle batek nire etxerako lanak kopiatzen zegoela. Hori ikustean, umeari esan zion nire etxerako lanak ezin zituela kopiatu, gauzak kopiatzen ez zelako ezer ikasten eta hori egitea bakarrik balio zuela negatiborik ez edukitzeko, baina gero, azterketa egitean, argi geratzen zela nork kopiatzen zuela irakasgaian nota txarrak ateratzen zuelako. Egia esanda, niri nire etxerako lanak kopiatzen zidaten umeek nota txarrak ateratzen zituzten.

Irakasleak baita ikasle horiei esan zien zerbait ulertzen ez bazutela edo zerbait egiten ez bazekiten, harengana joan behar zirela eta hari zalantzak zeintzuk diren esatea berak zalantza horiek argitzeko bide bat bila dezan.

Aldiz, irakasle horrek niri esan zidan berak bazekiela nik bi ume horiei nire etxerako lanak kopiatzen uzten zietela intentzio onaz, baina hori egiten utzi behar nuela eta hori egin beharrean, ikasle horiek ulertzen ez zutena haiei azaldu beharko niekela gomendatu zidan. Modu horretan, ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertu eta ikasiko zuten eta niri nire lotsa pixkanaka kenduko zitzaidan, hau da, guztiok irabazten aterako ginela.

Irakasleak niri esandakoa egin nuen eta ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertzen eta ikasten zuten nire azalpenei esker, baina niri lotsa ez zitzaidan kendu (momentu hori gertatu zenetik gaur egun arte 10 urte pasa dira eta lotsatia izaten jarraitzen naiz). Beraz, irakaslea niri esandakoaren erdia bete zen. Momentu horretatik aurrera, ez dut berriro inori nire etxerako lanak utzi hark kopiatzeko.

Eskolako Bizipena (Ivan Bujan)

Nik beti joan naiz nire albian dagoen ikastolara Ignacio Aldekoa, Astrabuduan, beti gogoko izan dut eskolara joatea betidanik notak onak atera ditut eta gainera lagun onak egin nituen.

Nire notak onak ziren baina hori bai, beti kostatu zait ondo portatzea klasean eta beti nengoen edonorekin hitz egiten edo lelokeriak egiten.
Egunero patio orduan joaten ginen futbolara jolastera eta horrela izugarrizko lagunak egin nituen lehen esan dudan bezala.

Nire bizitza osoan gehien markatu didan irakaslea bertan ezagutu nuen, bere izena Txelo zen eta betirako geratuko zait nire buruan, berak asko lagundu zidan eta nik etorkizunean gustatuko litzaidake irakasle berbera izatea edo gutzienez pizka bat bera bezalakoa.

Gero ez dakit zergatik nire irakasle batek hartzen zuen egun bat eta lehiaketa bat egiten zuen ea nork zen azkarrena irakurtzen eta hau ere geratu zait zeren eta beti irabazten nuelako, txikitatik asko irakurri dut eta eskolako bibliotekara joaten nintzen sarritan.

Generalki bizipen onak daukat eta gustatuko litzaidake etorkizunean nire ikasleak bizipen onekin ateratzea lehen hezkuntzatik.

Eskolako Bizipena (Unai Alkiza)

Eskolan egondako urteez ditudan oroitzapenak orokorrean onak dira. San Nikolas ikastolan negoenean, D.B.H-n zehazki, egia da beti kexatzen nebilela institutora joan nahi nuelako. Institutora heltzean, ordea, ikastola faltan botatzen nuen, bertan momentu alai eta on asko bizi izan ditudalako.


Gogoratzen dut patio orduetan beti futbolera jolasten genuela. Jolas ordu aurreko klasea bukatzen zenean, hamaiketakoa bizkor hartu eta korrika jaisten ginen patiora mutil gehienak, futbol zelaiko porteriaren zutoina ikutzera. Izan ere, zutoina ikutzen zuen azken pertsonari atezaina izatea tokatzen zitzaion. Normalean “Alemana” izeneko jokoan aritzen ginen. Joko honen helburua, baloiari hainbat kideren artean eta lurra ikutu gabe, zenbait pase eman eta gola sartzea zen. Jokalari bakoitzak puntu bakarra zuen eta gola sartzen bazizuten, eliminitatuta geratzen zinen. Arrazoi hori dela medio, inork ez zuen inoiz atezaina izan nahi.


Behin, pase bat eman zidaten eta buruz errematatzera nindoan momentuan, atezainak gola ekiditzeko intentzioarekin, bultzatu ninduen eta zutoinaren aurka eman nuen kolpea. Kolpe horrek eraginda, belarriaren atzekaldean zauri bat egin eta odoletan hasi nintzen. Momentuan mina egin zidan arren, zauria garbitu eta jolasten jarraitu nuen.


Patio guztien amaieran txirrinak jotzen zuenean, pilota ikutzen zuen azkenengo pertsonak klasera igo beharra zuen. Inork ez zuenez pilota igotzeko erantzukizuna izan nahi, eskailerak korrika igotzen genituen bitartean, batak besteari botatzen genion pilota, era horretara gainerakoei eman eta pilota eskaileretan behera jauzteko asmoarekin. Askotan irakasleek harrapatzen zigutenean baloia kendu egiten ziguten. Orduan, pilota azkenengo aldiz ikutzen zuen pertsonari botatzen zitzaion errua. Irakasleek harrapatzen ez ziguten kasuetan, gauza ez zen eskaileretan amaitzen, ikasgela ere jarraitzen zuen. Patiotik heltzean gelako leihoa ireki ohi genuen eta batzuetan bertan eseritzen ginen airea hartzeko. Kasu horietan, bertan eserita egoten zen lagunari baloia jaurtitzen genion, ari eman eta beheko patiora erortzeko asmoz.


Egun hartan, gela barruan jolasten ari ginen. Leihoan ikaskide bat eserita zegoen eta hari jaurti genion pilota. Zorte txar handiarekin, pertsonari jo beharrean, leihoaren izkina batean errebotatu eta zabaiko argiei eman genion, hauek irakaslearen mahai gainera eroriz eta zarata ozen bat eginez. Denok elkarri begira geratu ginen isilik eta aho zabalik. Irakaslea iristeko minutu gutxi batzuk besterik ez ziren falta. Tarte hori aitzakiaren bat pentsatzen eman genuen. Irakaslea heltzean, argi horiek bakarrik erori zirela esan genion eta logikoa den bezala ez zigun sinetsi. Horren ondoren gertatutako kontatu behar izan genion; eta ondorioz, iskanbila horretan parte hartu genuen mutil guztioi falta arin bat bidali ziguten.

Eskolako Bizipena (David Angulo)

Txikia nintzenean, bueno txikia... ba ez, hamalau edo hamabost urte nituen gogoratzen dut nola oso txarto pasatu nuen DBH-ko 3. eta 4. mailan. Arrazoia izena eta abizena zuen: Aitor Valdelvira. Egia esan txarto pasatzearen arrazoiaren izena David Angulo izan beharko litzateke, ez nintzelako gai ume kabroi horri aurre egiteko behar zen bezala. Le tenía que haber metido una hostia bien dada desde el primer momento, seguro horrela ez nuela izango hainbeste arazorik. 3. maila hasi nuenean, ez dakit zergatik... en fin, baina nirekin sartzen hasi zen. Klase kideek ez zuten ezer egiten askotan eta batzuetan gure eztabaidetan sartzen zen neska bat orain dagoala un poco perdida en la vida, baina majuaeta popularra zen.

Ze ordu da? Total, que menuda mierda de años, euskaraz idatzi behar dut? Yo que sé, lo que me salga. Ez diot galdetuko jajaja. Batzuetan beldurrarekin joaten nintzen klasera baina normalean gilipollas honi aurre egiteko prest nengoen. Joder! Gogoratzen dut cómo daba por culo con las putas ventanas! Es que klasean egiten zuen Kriston hotza eta heltzen zen putakume hau futbolean jolasten ibili zela eta klasean beroa egiten zuela eaten zuen eta leihoak zabaltzen zituen. Y la puta calefacción puesta! Tutorea etortzen zen batzuetan eta zer gertatzen zen azaltzen nion (pero sin parecer típico niño repipi).

Egun baten elkar jo genuen baina laster klase kideek baztertu ziguten en plan: eh! bale ya! tío angulo para! El puto Eneko! Acabo de recordar que un día no sé qué le pregunté y me agarrró del cuello y me puso contra la pared. Te juro que pensaba que me iba a meter un puñetazo en la cara, baina baztertu zioten ere bai. Baita ere jo nintzen beste mutiko batekin, gero hurrengo urtean bere buruaz beste egin zuela. Julenekin ere uste dut arazo bat izan nuela behin. Egia esan ez naiz inoiz izan muy de pegarme con la gente, baina claro, si me buscaban me encontraban. Seguruenik izan ditut 3. eta 4. maila bitartean... 1,2,3,4...6 pelea. Eta benetan pazientzia asko asko asko dudala eee! Total, que el Valde ese (Aitor Valdelvira) el cabrón que me hizo la vida imposible 2 años... ba zapatuan, ez! Barikuan ikusi nuen poteoan bati bezala; con su cara de gilipollas enano cabrón. Joo recuerdo lo pesado qu ese ponía con el estuche. Esque... aghghgh!! Estutxea kentzen zidan eta erre que erre egun guztietan estutxearekin gora eta behera. Gero bueltatzen zitzaidanean zerbait faltatzen zen. Bueno.. unas broncas teníamos...! eta Anerekin ere bai (Ane tutorea zen). Gehienetan tutorea nire alde jartzen zen.

Qué pesada la Mari Jose Lomas esta con los correos tío... buah! daukat eskua ya que no me da la vida. Me duele mazo! ez dakit zenbat idatzi behar den eta ez daukat denborarik ezta gogorik den-dena kontatzeko orain.


Orokorrean oso txarto pasatu nituen urte bi horiek. A ver, onartzen dut apur bat berezia nintzela. Gaur egun aurkituko banu DBH-ko David horrekin pare bat gauza esango nioke. Hala ere, la hostia se la tenía que haber metido! Qué a gusto me hubiera quedado! 5 minutu, ez 2 minutu barru banoa autobusa galduko dut eta. Ah eta deskribatu edo kontatu nahi izan ditudan sentimenduak beldurra, haserrea eta inpotzentzia izan dira.

Eskolako Bizipena (Jon Ander Bayon)

Ez dakit nondik hasi, hainbeste gauza, bizbipen, baititut kontatzeko. Ez daukat oroimen oso ona baina gogorazten naizen momentutik hasiko naiz urteak aurrera joanik gertaera interesgarriren bat gogoratu arte.


Nere lehenengo oroitzapenak HHkoak ziren. Baina hauek oso hurriak dira. Gogoratzen naniz patioan nengoela June Portillorekin nengoen eta bat- batean Unai Miranda, betidanik enfermizo itzura izan duena, honela oso argala hezurrak gorputz osotik nabaritzen zaizkiola. Ba bueno, bat-batean Unai etorri eta nire kontra tzokatu zen, txikia zenean gafak eramaten zituen, ba kolpearekin hahuek lurrera jauzi eta apurtu egin ziren. June eta Unai oso lagun minak ziren eta ez dakit errieta edo kulpa edo ez naiz orain oso ondo gogoratzen, ba June kulpa botatzen zidan, nire errua zela esanik eta horrela. Ez naiz oso ondo gogoratzen ze esaten zidan baina gogoratzen naiz triste eta konfundituta zentitu nintzela. Urte horiei buruz ez naiz asko gehiagotaz gogoratzen.


LHn ia gogoratzen naiz 1. mailan jostailuekin jolasten genuela klasean eta hauek pasilura ateratzen genituela bigarren mailakoei enbidia emateko, maila horretan jostailuak ia ez zeuzkatelako. Eran unas risas.


Baita gogoratzen naiz urte hoietan, LH urteetan neska bat gustatzen zitzaidala, 1.mailatik 6. mailararte uste dut. Baina ez dakit oso itxuzia izan behar nintzen bost alditan ezetz esan baizidan. Baina gogoratzen dut ondo pasatzen nuela, 5.mailara heldu arte. Urte hau ona izan zen baina hasieran niretzako infernua izan zen, ez bainuen ezer egiten eta gogoratzen dut 3 edo utzi nituela, baina pilak jarri nituen eta guztiak gainditu nituen azkenean.


6. mailan hile luzea utzi nuen, lehen rapao nindoan eta kurtsoko neska politenean fijatu nintzen. Lehen esan dudan bezala ez nuen ezer ligatzen eta neskak egiten zituzten “los guapos de clase” listetan azkena edo azkenaurrekoa nintzen beti. Bain 6.mailan lotsa kenduik eta hile luzearekin Jaione Anzolarekin ateratzen hasi nintzen. Ume bat nintzen eta ez nekien zer zen norbaitekin ateratzen egotea, baina hasiera bat izan zen, lotsa kentzen lagundu zidan.


DBHra pasatuz oso ondo gogoratzen dut Olaia Calvo ikastolara berri etorri zena. Nire klasera zijoean eta oso polita zen. Iadanik ez neukan lotsarik eta honekin ateratzen zaiatu nintzen baina ezetz esan zidan. Baina ia ez zen Alazne ezetz esaten zidan bezala pasatzen, berdin eman zidan ezetz esatea, eta lagun honak egin ginen.


3. mailara pasatuz gogoratzen naiz oso ondo pasatzen nuela nire lagunekin, beharbada nire eskolako urterik hoberena izan zen. Klase honetan U erara jesarrita geunden eta justu justu nire koadrilaren zati handi bat nire klasera zetorren eta guztiok U forma horren ezkina batean eserita geunden. Gogoratzen dut egun batean Andoni Dominguez (rubio con hojos azules, muy feo sino se las llevaria a todas) Alemana deitzen genion, eta hortik Nazi.ra pasatu zen bazilatzeko izen moduan. Bueno gauza da egun batean ez dakit ze tonteria esan zuen Mateko klasean, non oso ondo gogoratzen dut Mentxaka zegoela irakasle moduan, informatikako irakaslea zen eta urte horretan mate ematen hasi zen. Guri lehen infor ematen zigunez ez genion enserio hartzen eta bueno, horrelako klaseak ziren. Ba Andoni tontakeria bat bota zuen eta nik bezoa altza eta “Andoni choca” esan nion. Andoni saludo militar egin zidan besoal altzatuta neukalako, eta ez dakit, tontakeria bat izan zen baina uste dut nire bizitza osoan ez dudala egun horretan baino barre gehiagorik egin. Mentxaka bost edo minutu pasata haserretu egin zen, ezin baigenuen barre egiteari gelditu, eta si no os callais os mando a la calle esan zuen. Guztiok barrea aguantatzen saiatu ginen Nacho Berrocal, Andoni Dominguez, Peio Fernandez, Jon Ander Garcia, Gorka Alvarez eta ni. Ba bueno barrea aguantatzen saiatu ginen baina Jonan ez zuen aguantatu eta Mentxaka ezer esan gabe esan zuen PFFFFFFFFFFF ya me voy a la calle, ezin zuelako barrea aguantatu eta Mentxaka kalera botako ziolako barre egiten jarraituz gero. Egun on bat izan zen.

Eskolako Bizipena (Endika Chaparro)

Ni Basauriko Jose Etxegarai ikastolara joan nintzen Lehen Hezkuntzan. Basauri herri nahiko handia da, beraz, ume asko (50 inguru) geunden maila bakoitzean. Orokorrean, oroitzapen nahiko positiboak ditut Lehen eta Haur Hezkuntzan, bertan egin nituen nire lagunak eta ez nituen izan inolako arazorik. Gainera, irakasle gehienetatik oroitzapen onak ditut.
Ikastola askotan bezala, aratusteetan emanaldi bat egiten genuen, non maila bakoitzak mozorro bat izaten zuen eta gai baten inguruan jarduten zen, adibidez, lanbideak, euskal mitologia, zinema, munduko dantzak…
Hortaz, laugarren mailan nengoela, aratusteetan tokatzen zen gaia euskal dantzak ziren. Gure klasea, zintza-dantza egin behar zuen, dantza nahiko sinplea, nire ustean. Ikasturte horretan gure tutorea ordezko bat zen, Mireia deiturikoa; gure tutorea, Lorenzo, gaixorik baitzegoen. Mireiarengandik oroitzapen nahiko onak ditut, izan ere, nahiz eta bakarrik 6 hilabetetan egon, oso atsegina eta maju izan zen gurekin.
Beraz, aratustetara bueltata, gure dantza Gorputz Hezkuntzako klaseetan prestatzen genuen. Lehen aipatu bezala, nahiko sinplea zen: makil handi bat jartzen zen erdian eta bakoitzak zinta bat eskuan harturik, bueltak eman behar genuen makilaren inguruan; kide batekin topo egiten zenuenean ezkerrera eta, ondoren eskuinera egin behar zenuen. Modu honetan makilan zintzak “trenza” baten modukoa geratzen zen. Behin aste pare batzuk pasata eta entsaioak eginda, entsaio orokorra egin genuen ikastetxe osoa. Honen bitartez, akats bat gertatuz gero planifikazioan edota orokorra den arazo bat gertatuz gero, emanaldia baino lehen konpondu zitekeen.
Modu honetan, entsaio orokorraren eguna heldu zen eta, egia esanda, nahiko txarto egin genuen. Hori ikusita, ikasleok nahiko urduri eta kezkatsu geunden, hala ere, Mireiak guztiok motibatzen saiatu zen, esanez lan handia egin genuela eta entsaio txar bat egiteagatik ez zegoen guztia galdurik.

Emanaldi eguna iritsita, gure dantza oso ondo egin genuen eta, ni baino, guztiok oso pozik geratu ginen. Esan beharra dago, Mireiak asko motibatu gintuela, zeren eta, ume batentzako, heldu batek konfiantza izatea zurengan, oso garrantzitsua da.

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...