Ni Basauriko Jose Etxegarai
ikastolara joan nintzen Lehen Hezkuntzan. Basauri herri nahiko handia da,
beraz, ume asko (50 inguru) geunden maila bakoitzean. Orokorrean, oroitzapen
nahiko positiboak ditut Lehen eta Haur Hezkuntzan, bertan egin nituen nire
lagunak eta ez nituen izan inolako arazorik. Gainera, irakasle gehienetatik
oroitzapen onak ditut.
Ikastola askotan bezala,
aratusteetan emanaldi bat egiten genuen, non maila bakoitzak mozorro bat izaten
zuen eta gai baten inguruan jarduten zen, adibidez, lanbideak, euskal
mitologia, zinema, munduko dantzak…
Hortaz, laugarren mailan
nengoela, aratusteetan tokatzen zen gaia euskal dantzak ziren. Gure klasea, zintza-dantza
egin behar zuen, dantza nahiko sinplea, nire ustean. Ikasturte horretan gure
tutorea ordezko bat zen, Mireia deiturikoa; gure tutorea, Lorenzo, gaixorik
baitzegoen. Mireiarengandik oroitzapen nahiko onak ditut, izan ere, nahiz eta
bakarrik 6 hilabetetan egon, oso atsegina eta maju izan zen gurekin.
Beraz, aratustetara bueltata,
gure dantza Gorputz Hezkuntzako klaseetan prestatzen genuen. Lehen aipatu
bezala, nahiko sinplea zen: makil handi bat jartzen zen erdian eta bakoitzak
zinta bat eskuan harturik, bueltak eman behar genuen makilaren inguruan; kide
batekin topo egiten zenuenean ezkerrera eta, ondoren eskuinera egin behar
zenuen. Modu honetan makilan zintzak “trenza” baten modukoa geratzen zen. Behin
aste pare batzuk pasata eta entsaioak eginda, entsaio orokorra egin genuen
ikastetxe osoa. Honen bitartez, akats bat gertatuz gero planifikazioan edota
orokorra den arazo bat gertatuz gero, emanaldia baino lehen konpondu zitekeen.
Modu honetan, entsaio orokorraren
eguna heldu zen eta, egia esanda, nahiko txarto egin genuen. Hori ikusita,
ikasleok nahiko urduri eta kezkatsu geunden, hala ere, Mireiak guztiok
motibatzen saiatu zen, esanez lan handia egin genuela eta entsaio txar bat
egiteagatik ez zegoen guztia galdurik.
Emanaldi eguna iritsita, gure
dantza oso ondo egin genuen eta, ni baino, guztiok oso pozik geratu ginen. Esan
beharra dago, Mireiak asko motibatu gintuela, zeren eta, ume batentzako, heldu
batek konfiantza izatea zurengan, oso garrantzitsua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario