martes, 14 de marzo de 2017

Helburuak: Bizi esperientzia (Endika Chaparro)

Nire ustez, bizipenean kontatzen dudanean oinarrituta, jorratu nahi zen helburua ikasleak motibatzea izango litzateke. Izan ere, umeak kapazak direla ikusi behar dute gauzak lortzeko. Txikitan, erreferentetzat ditugun pertsonak (gurasoak, irakasleak, lagunak…) duten iritzia eta gure ekintzak nola baloratzen dituzten oso garrantzitsua da, euren motibazioan eragin itzela izan dezakelako.

Era berean, irakaslearen (eta batez ere, tutorearen) helburu garrantzitsu bat bere ikasleak motibatzea izan beharko litzateke. 

Testuan: Emanaldi eguna iritsita, gure dantza oso ondo egin genuen eta, ni baino, guztiok oso pozik geratu ginen. Esan beharra dago, Mireiak asko motibatu gintuela, zeren eta, ume batentzako, heldu batek konfiantza izatea zurengan, oso garrantzitsua da.

Horrez gain, nahiz eta bizipenean ez aipatu, kontuan izan behar dira irakasleok bete behar ditugun funtzioak, esaterako, planifikazioa, ikasgelaren kudeaketa, eskolak ematea...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...