martes, 7 de marzo de 2017

Eskolako Bizipena (Alba Gonzalez)

Lehen Hezkuntzan hasi nintzenean gogoratzen dut asko kostatzen zitzaidala testuinguru berri horretara egokitzea. Hau gertatzen zitzaidan neska batekin oso txarto eramaten nintzelako.


Nire partetik ez zegoen inolako arazorik baina bere aldetik guztiz kontrakoa gertatzen zen.


Egunero gatazkatxorenbat izaten genuen. Patioetan bakarrik geratzen nintzen edo, mutilekin jolasten nintzen. Hau horrela zen neska honek klaseko neskak berarekin eramaten zituelako (klaseko neskek beldurra ziotela uste dut).


Izan ere, bera klaseko neska popularrena zen eta beste neskeei esaten zien nirekin ez egoteko. Dena den, nahiz eta gauzak horrelakoak izan, neska batzuk nirekin jolastea nahiago zuten. Egunero etxera triste ailegatzen nintzen. Une batzuetan pozik igarotzen banituen ere, gehienetan tristura eta ezinegona sentitzen nuen. Nire gurasoei ez nien ezer esaten agian beldurra edo lotsa sentitzen nuelako baina egun konkretu batean hori guztia aldatu zen.


Nire klaseko ikaskideek eta ni bageunden eskolako eskailerak jaisten patiora joateko eta bat-batean neska “famatu” horrek oina nire hanken artean sartu eta eskaileratik behera bota ninduen.


Momentu horretan gehiegi izan zela erabaki nuen eta nire beldurrak alde batera utzita,
kontatu nion nire andereñoari nor bota ninduen. Momentu horretan asko sentitu nintzen
baina ere banekien ondorioak itzelak izango zirela.


Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion eta etxera joateko ordua heldu zitzaigunean eta guraso guztiak kanpoan itxaroten zeundenean neska horren amak hurbildu zitzaidan eta barkamena niri eskatzeko baina nola ez zuen egiten ostiko bat eman zion eta neska negarrez hasi zen. Momentu horretan oso ondo sentitu nintzen mendekua hartu izan nuelako. Hortik aurrera ez nuen gatazka gehiagorik izan berarekin. Bera bere partetik joan zen eta ni nirera.
Momentu horretan ikasi izan nuen berak nitaz pentsatzen zuena ez zitzaidala inporta
beharrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...