Nik beti joan naiz nire albian dagoen ikastolara Ignacio Aldekoa, Astrabuduan, beti gogoko izan dut eskolara joatea betidanik notak onak atera ditut eta gainera lagun onak egin nituen.
Nire notak onak ziren baina hori bai, beti kostatu zait ondo portatzea klasean eta beti nengoen edonorekin hitz egiten edo lelokeriak egiten.
Egunero patio orduan joaten ginen futbolara jolastera eta horrela izugarrizko lagunak egin nituen lehen esan dudan bezala.
Nire bizitza osoan gehien markatu didan irakaslea bertan ezagutu nuen, bere izena Txelo zen eta betirako geratuko zait nire buruan, berak asko lagundu zidan eta nik etorkizunean gustatuko litzaidake irakasle berbera izatea edo gutzienez pizka bat bera bezalakoa.
Gero ez dakit zergatik nire irakasle batek hartzen zuen egun bat eta lehiaketa bat egiten zuen ea nork zen azkarrena irakurtzen eta hau ere geratu zait zeren eta beti irabazten nuelako, txikitatik asko irakurri dut eta eskolako bibliotekara joaten nintzen sarritan.
Generalki bizipen onak daukat eta gustatuko litzaidake etorkizunean nire ikasleak bizipen onekin ateratzea lehen hezkuntzatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario