Lehen Hezkuntzako laugarren mailan nengoen, nota onak ateratzen nituen eta hori irakasleak eta nire ikaskideek bazekiten. Klasean ez nuen asko hitz egiten (ia-la ezer ez), baina etxerako lanak beti egiten nituen eta azterketak gainditzen nituen.
Lehen esan dudan moduan, hori nire ikaskideek bazekiten eta hori zela eta, nota txarrak ateratzen zituzten ikasle batzuk (bi, konkretuki), nire etxerako lanak haiei uztea (ondoren kopiatzeko) eskatzen zidaten. Nik nire etxerako lanak uzten nien denbora batez negatiboak izatetik libratzen zirelako, baina, ondoren, azterketa suspendituko zutela nekielako.
Egun batean gure tutoreak ikusi zuen ikasle batek nire etxerako lanak kopiatzen zegoela. Hori ikustean, umeari esan zion nire etxerako lanak ezin zituela kopiatu, gauzak kopiatzen ez zelako ezer ikasten eta hori egitea bakarrik balio zuela negatiborik ez edukitzeko, baina gero, azterketa egitean, argi geratzen zela nork kopiatzen zuela irakasgaian nota txarrak ateratzen zuelako. Egia esanda, niri nire etxerako lanak kopiatzen zidaten umeek nota txarrak ateratzen zituzten.
Irakasleak baita ikasle horiei esan zien zerbait ulertzen ez bazutela edo zerbait egiten ez bazekiten, harengana joan behar zirela eta hari zalantzak zeintzuk diren esatea berak zalantza horiek argitzeko bide bat bila dezan.
Aldiz, irakasle horrek niri esan zidan berak bazekiela nik bi ume horiei nire etxerako lanak kopiatzen uzten zietela intentzio onaz, baina hori egiten utzi behar nuela eta hori egin beharrean, ikasle horiek ulertzen ez zutena haiei azaldu beharko niekela gomendatu zidan. Modu horretan, ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertu eta ikasiko zuten eta niri nire lotsa pixkanaka kenduko zitzaidan, hau da, guztiok irabazten aterako ginela.
Irakasleak niri esandakoa egin nuen eta ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertzen eta ikasten zuten nire azalpenei esker, baina niri lotsa ez zitzaidan kendu (momentu hori gertatu zenetik gaur egun arte 10 urte pasa dira eta lotsatia izaten jarraitzen naiz). Beraz, irakaslea niri esandakoaren erdia bete zen. Momentu horretatik aurrera, ez dut berriro inori nire etxerako lanak utzi hark kopiatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario