sábado, 25 de marzo de 2017

Ingurunea: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Nire bizipenean ez dut inguruneari buruz hitz egin testuan ikasi nuen eskola aipatu ez dudalako.

Nik "Lope de Vega eskola"-n ikasi nuen (gaur egun "Bizkotxalde eskola" deitzen dena). Eskola hau Basaurin kokatuta dago, Bilbotik 7 km-ra, hain zuzen.

Gaur egun, "Bizkotxalde eskola" bi eraikin desberdinetan banatuta dago. Bata Basauriko kale garrantzitsuenetariko batean dago, bestea, aldiz, herriaren alde batean (a las afueras). Basauriko kale garrantzitsuenetariko batean kokatuta dagoen eskola Haur Hezkuntzako ikasleentzat da, beste eraikina, berriz, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Honen inguruan esan beharra dago orain dela 10 urte Haur eta Lehen Hezkuntzako ilasleek eskola berdinean geundela (udalerriko kale garrantzitsuenetariko batean dagoena), baina Lehen Hezkuntzako umeek geunden gelak bota zituzten gela berriak egiteko asmoz eta ikasleei hutsik zegoen eskola batera aldatu ziguten. Gaur egun, gela berri horiek es daude guztiz amaituta nahiz eta denbora asko pasa izan.

"Bizkotxalde eskola"-ko ikasleen ezaugarri nagusiak hauek dira:

- Gehienek maila sozioekonomiko ertaina duten familia batetik etortzen dira.
- Maila kultural ertaina duten familia batetik etortzen dira.
- Guztiek B edo D ereduan ikasten dute, batez ere, D ereduan.

Biztanleei dagokionez, Basaurin 40.983 biztanle daude. Hori dela eta, bertan hainbat eskola daude, gehienak publikoak direnak. Horrez gain, hemengo ikastetxeetan alboko herrietatik diren ikasleak daude herri horietan eskola gutxi daudelako.

Etorkineen inguruan, Basaurin 2.148 etorkin bizi dira, azken errolda kontuan hartuta. Horietatik gehienak Errumania, Hego Amerika, Txina, Maroko eta Kongokoak dira, baina beste herrialde batzuetako etorkinak ere badaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...