Testuan: "Aldiz, irakasle horrek esan zidan berak bazekiela nik bi ume horiei nire etxerako lanak kopiatzen zuten zietela intentzio onaz, baina hori egiten utzi behar nuela eta hori egin beharrean, ikasle horiek ulertzen ez zutena haiei azaldu baharko niekela gomendatu zidan. Modu horretan, ikasle horiek ulertzen ez zutena ulertu eta ikasiko zuten eta niri nire lotsa pixkanaka kenduko zitzaidan, hau da, guztiok irabazten aterako ginela."
Nire iritziz, nire bizipenean helburu bat baino gehiago dago:
- Ikasle bakoitza bere etxerako lanak egitea. Ekintza honen bitartez, ikasleek gelan emandako kontzeptuak hobeto barneraruko dute kontzeptu horiei buruzko ariketak egiten dituztelako.
- Nik inori ez uztea nire etxerako lanak kopiatzen. Modu honetan, ikasleek, bere kabuz, tutoreak eta irakasle espezifikoak bidalitako etxerako lanak egingo dute eta honi esker, autonomoak izaten ikasiko dute. Are gehiago, nik nire klasekide bati nire etxerako lanak kopiatzen uzten badiot, ikasle horrek ez du etxerako lanetan landutako kontzeptuak barneratuko eta, beraz, ez du ezer ikasiko. Halaber, umeek etxerako lanak egiten, haien adinarekin egokitzen zaien jarduerei buruzko erantzukizuna izaten ikasiko dute.
- Ikasleren bat zalantza bat edo zerbait ulertzen ez badu, irakasleari jakinaraztea hark konponbide bat bilatzeko. Horrela, irakasleak haur bakoitzari ulertzeko kostatzen zaizkion kontzeptuak zeintzuk diren jakingo du eta, hortaz, arazo horiek konpontzeko ariketak edo dena delakoa prestatu ahal izango du ikasle guztiek eduki guztiak uler eta ikas dezaten.
- Nik zerbait ulertzen ez duten ikasleei laguntzea. Modu honetan, ni eta nire klasekideen artean adiskidetasuna lantzen da. Gainera, tutoreari laguntzen diot nire ilaskide guztiek eduki guztiak uler dezaten.
- Pixkanaka nire lotsa kentzea. Betidanik oso lotsatia izan naiz eta nire tutorearen helburu bat daukadan lotsa hori kentzea edo, behintzat, murriztea zen. Hori dela eta, nire tutoreak nik zerbait ulertzen ez zuten ikasleei laguntzea edo azalpenak ematea nahi zuen nota onak ateratzen nituela aprobetxatuz. Irakasleak proposatu zidana egin nuen eta lotsa pixka bat kendu zitzaidan, baina esan behar dut gaur egun lotsatia izaten jarraitzen dudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario