domingo, 26 de marzo de 2017

Baliabideak: Bizi esperientzia (Endika Chaparro)

Nire esperientzian eskolak eskura dituen baliabide ezberdinak azaltzen dira eta, Antunez-en testuan aipatzen den bezala, hiru moten arabera banatuko ditut:

Baliabide pertsonalei dagokienez, argi dago irakasleek rol handia hartzen dituztela honen bezalako ekintzekin. Gainera, ez dute bakarrik tutoreek parte hartzen, baizik eta, irakasle espezialistak (gimnasiakoa) baita ere. Aipatu beharra dago, aratustetako emanaldien atzetik normalean zuzendaritzako taldea dagoela.

Baliabide materialei dagokienez, nire bizipenean, agertzen dira: Patioa (non emanaldia gauzatzen den), Euskal Dantzetako jantziak, dantza egiteko makila…

Azkenik, baliabide funtzionalei dagokienez, emanaldia eta entseguak antolatzeko orduak (beste irakasgaietatik hartzen direnak), mozorroak egiteko jakintza eta, batez ere, dirua. Izan ere, emanaldia prestatzeko gauza asko behar dira, esaterako, mozorroak eta atrezzoa egiteko materialak…

Testuan: Ikastola askotan bezala, aratusteetan emanaldi bat egiten genuen / gure dantza Gorputz Hezkuntzako klaseetan prestatzen genuen / 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...