sábado, 25 de marzo de 2017

Kultura: Eskolako Bizipena (Noelia Izquierdo)

Nire bizipenean ez dut kulturaren inguruko erreferentziarik egin. Hala ere, ikasi nuen eskolako web orrian begiratuta eta gogoratzen dudanarekin, "Bizkotxalde eskola"-n balore hauek sustatzen dira: euskaraz hitz egitea, aniztasuna, integrazioa, inklusioa.

Euskararen erabilerari buruz esan behar dut "Bizkotxalde eskola"-ko irakasle guztiek garrantzi handia ematen ziotela euskaraz hitz egiteari eta, hori dela eta, irakasle bakoitza bere ikasleekin euskararen inguruko jarduera espezifikoak egiten zituen umeengan euskararen erabilera bermatzeko.

Aniztasuna, integrazioa eta inklusioari dagokionez, esan beharra dago eskola honetan herrialde eta arraza guztietako umeek onartzen direla, hau da, aniztasuna sustatzen da. Halaber, zuzendaritza-taldea, irakasleak eta eskolan lan egiten duten gainerako langileentzat ikasleen integrazioa eta inklusioa oso garrantzitsua da, beraz, protokolo batzuk daude bullying kasuak eta horrelako arazorik ez gertatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)

INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...