Helburuak:
Eskola gehienak bere arau propioak dauzkate horrexegatik inportantea da esatea zein motatako arauak betetzean ziren nire eskola, nire ustez inportanteena errespetua egotea izango zen bai irakasleen artean hala nola ikasleen artean.
Txarto portatzen nintzenean eta testuan aipatzen dudan moduan askotan izan zen, irakasleek zigor bat ipintzen zidaten nik ikusteko eta jakiteko txarto portatzen banintz ondorio bat izango nuela.
lunes, 15 de mayo de 2017
Baliabideak (Ivan Bujan)
Baliabideak:
Baliabide pertsonalari dagokionez, irakasleak rol oso garrantsitzua hartzen dute ikusi ahal den moduan nire testuan hori bai, garrantzitsua da esatea ere oso lan ona egin zutela nire ikastolako biztza osoan, niri asko lagundu zidaten ikasten jarraizteko.
Baliabide materialei hitz egiterakoan aipatu behar dugu bai edo bai patioa.
Baliabide funtzonalei begiratuz, ez ditut hauek aurkitu.

Teknologia (Ivan Bujan)
Teknologia:
Esan nahi duena da: Ikastetxe baten izateko eta egiteko moduei egiten zaio erreferentzia.
Nere ikastolan gogoratzen dut klaustroak egiten zirela, horretarako ikasleen errepresentante bat bozkatu behar genuen ikasle guztien artean eta honek joaten zen bileretara eta hitza zeukan guk pentsatzen genuena bertan esateko.
Hori bai, ez dut honetako gehiagorik ikusi, edo gutzienez ez dut gogoratzen.

Egitura (Ivan Bujan)
Egitura:
Nire ikastetzeko egitura nire ustez, ona izan da beti, iskanbila bat edo horrelakorik gertatu den guztietan ondo eraman dute irakaslegoa eta zuzendaritza, nik bakarrik gogoratzen dut momentu bat 4.mailan non mutil batek neska bati jo zuela eta eskolako jendea oso ondo eraman zuten kasu hau biekin hitz egiten eta beraien gurasoekin ere bai.
Gero klase barruan nik ez nuen inolako arazorik ikusi,hori bai nire ustez irakasleengatik izan zen hau. Lan ona egin zutelako.

Kultura (Ivan Bujan)
Kultura:
Antunezen testutik hartuta:
Ikastetxe bateko kultura, esanahien eta sinismen multzoa da. Horiek ikastetxe bereko kideengatik (gehienek) partekatuta daude. Kulturak eskolak osatzen duen "iceberg" bateko izkutuko atalaren elementuaren ordezkapena da. Eragin erabakagarriagoa du prozesu organizatzaileetan. Kultura, ohituren (ospakizunak) arauen edo errituen bidez adierazten da.
Hau esanda esan nahiko nuke nire ikastetxean errespetua lantzen saiatzen zela irakasleek eta ikastolako langileak, hau esaten dut zeren eta nire ikastolan atzerritar batzuk zeuden eta razismorik ez egoteko gauzak ezberdinak lantzen genituen denok batera.

Helburuak: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Helburuak:
Nire bizipenean ikusten dudan helburu bakarra da irakaslearen etekina klaseko giro egoki bat mantentzeko. Izan ere, zitan ikusten den bezala, berak ni jazartzen ari nintzen egoera "zuzentzeko" dei bat egin zuen, beraz egoerarekiko nolabaiteko ardura zuela erakusten dit horrek.
Testuan: "...Egunero gatazkatxorenbat izaten genuen,...bera klaseko neska popularrena zen eta beste neskeei esaten zien nirekin ez egoteko,...Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion..."
Goikoa alde batera utzita, nire antzineko ikastolak beste hezkuntza-helburuak zituen/ditu. Horien artean, hurrengoak nabarmenduko nituzke:

- Guztion arteko errespetua eta tolerantzia lantzea eta sustatzea.
- Hezkidetza ziurtatzea.
- Elkarbizitzarako denon ardura eta konpromisoa ikasleengan garatzea.
- Hezkuntza eginkizunean ikasleen partehartze aktiboa hedatzea.
- Lanerako ohitura eta jakinmina bultzatzea ikasleengan.
- Euskara da gure komunikazio hizkuntza eta bere erabilera sustatzea.
- Euskal Herriko errealitate eta kulturarekiko arreta berezia izatea.
- Ingurumenarekiko begirunea eta ardura garatzea.
- Beste kulturak ezagutzeko, errespetatzeko... jarrera irekia izatea.
Orain aipatu ditudan helburuetatik, agian gutxien lantzen genuena lehenengoa zen, hau da; "Guztion arteko errespetua eta tolerantzia lantzea eta sustatzea" helburua. Izan ere, nire garaian (nik gogoratzen dudanaren arabera) ez genuen egiten xede hori lortzera zuzenduta zegoen ekintza askorik, irakasleak ziurtzat jotzen zuelako klasean guztion arteko harreman onak zeundela eta ez zegoela inolako gatazkarik.
Gainerako helburuak, berriz, askoz gehiago lantzen ziren. Horietako batzuk Gorputz Hezkuntzan lantzen genituen, joko ezberdinen bitartez. Klasean berriz, nolabaiteko eztabaidak burutzen genituen gai ezberdinen inguruan. Dena dela, ez dut ondo gogoratzen nolakoak ziren eztabaida horiek, baina, behintzat esan dezaket ziurtasunez eskolak ardura izaten zuela goian aipatzen ditudan helburu guztiak lantzeko eta lortzeko.

Ingurunea: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Ingurunea:
Honi ez diot inolako aipurik egiten nire esperientzian.
Nire ikastetxean, irakasleek eta zuzendariak ez zituzten bullying-eko kasuak seriotasun handiarekin eramaten; izan ere, ikastetxean kasu gutxi ematen ziren eta ikasle gutxi ginenez eta gehienak auzokoak ginenez, halakorik gertatzea ez zen oso ohikoa. Hau dela eta pentsatzen dut, nire kasua gertatu zenean ez zekitela hori nola tratatu ( ikastetxeak halako kasuak solbatzeko bideratuta zegoen protokolo bat bazuen ere)
Gaur egun berriz, guztiz kontrakoa gertatzen dela ikusteko gai izan naiz. Azken hamarkadan, Basaurik biztanleri-hazkunde garrantzitsua jasan du eta hori islatuta geratu da ikastetxearen ikasle kopuruan (lehen baino gehiago daude eta beraz jazarpen kasuak egoteko aukerak handiagoak dira)
Orain, nire ikastolaren ingurumenaren inguruan gauza batzuk aipatuko ditut.
Nire ikastetxeak Kareaga Goikoa du izena eta Basaurin kokatuta dago. Basauri Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrako eskualdekoa, Bilbo Handiaren barruan. Ikastetxea "Kareaga Goikoa" auzoan kokatuta dago.
Auzo hau, Basauriko goikaldean kokatzen da, Malmasin mendiaren maldan hain zuzen. Hau kontuan hartuta, esan genezake auzo hau aldirian kokatzen dela.
Ondoan Malmasin mendia duenez, ikastetxeak gune berde asko ditu bere inguruan, ingurune oso natural batean dagoela esan genezake beraz. Izan ere, ikastetxeak ortu bat dauka eta bere web orrialdean horren inguruko blog bat du ortuaren berri emateko eta, horrez gain, nekazaritza naturalari buruzko hainbat informazio interesgarria eskeintzeko.
Etorkinei dagokionez, azken erroldaren arabera 2.148 bizi dira Basaurin (40.983 biztenletik). Pertsona horien jatorri nagusiak hurrengoak dira handienetik txikienera: Hego Amerika, Europa ekialdea ( Errumania nagusiki) , Ipar Afrika (Maroko eta Argelia batez ere), Asia Ekialdea (Txina nagusiki) eta Behe Saharako herrialdeak (Kongo eta Senegal batez ere).
Datu horiek nire ikastetxeari aplikatu daitezke, goian aipatzen diren herrialdeetatik ikasle nahiko daudelako, batez ere errumaniarrak, marokoarrak eta Hego Amerikako herrialdeetatik etorritako ikasleeak. Hala eta guztiz ere, klase bakoitzean ikasle atzerritarren kopurua %7 baino handiagoa ez izatea saiatzen dira guettoak sortu ez daitezen.
Azkenik, "Kareaga Goikoa"-ko ikasleen eta haien familien ezaugarri nabarmenak aipatuko ditut. Hurrengoak dira:
- Maila sozioekonomikoari dagokionez, ikasle gehienek maila ertaina duten familia batetik datoz.
- Ikasleen familiek duten maila kulturalari dagokionez ertaina dela esango nuke.
- Kareaga Goikoa-ko ikasle guztiek B edo D ereduan ikasten dute (batez ere D ereduan)

Ingurunea (Ivan Bujan)
Ingurunea:
Astrabuduko ikastetxean nik nire bizitzan ez dut inoiz bullyng-eko kasurik ikusi, hori esanda esan behar dut inguruko maila sozio ekonomikoa normala dela.
Kultura aldetik Bizkaiko beste herrialdeko berdina da eta hau esan nahi du erlijio aldetik kristautasuna dela nagusiena ere.
Inguru aproposa dela uste dut eta nik nire bizitzan oso ondo eraman egin dut hemen bizi egitea nire bizitza osoan, batez ere ikastolan nengoenean.

Kultura. Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Kultura:
Honi dagokionez, nire ikastetxean, irakasleek umeen gatazken aurrean begirada kentzen saiatzen ziren edo behintzat, hori zen izaten nuen inpresioa. Gaur egun, berriz, jazarpenari aurre egiteko protokolo ezberdina jarraitzen dutela dakit eta seriotasun handiagoarekin tratatzen dituzte kasuak. Nire garaian ez ziren halako preofesionaltasunarekin tratatzen bullying-eko kasuak "umeen gauzak" zirela uste zutelako. Ere aipatu behar dut, eskola horretan jazarpeneko kasuak ez-ohikoak izaten zirela.
Dena den, nire kasuan, eta esperientzian kontatzen dudan moduan, irakasleek ez ziren ohartu izan nik gatazka bat nuela neska horrekin berak eskaileretatik bota ninduen arte. Behin hori gertatu zela, tutoreak neska horren amarekin kontaktuan jarri eta hartu behar zituen neurriak hartu zituen.
Nire antzinako ikastolaren "nortasuna" deskribatu beharko banu, auzoko eskola dela, eta familia askorentzat, seme-alabak eskolatzeko, lehenengo erreferentea izaten dela esango nuke. Gainera, aldi berean, gurasoek hainbat modutan hartzen dute parte eskolako kudeaketan.
Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua sustatzea du xede nire ikastetxeak, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, ingurumenarekiko begirunea eta ardura, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere.
Nabarmentzekoa da ere, ikastetxeak egiten duen esfortzua euskararen erabilera sustatzeko. Ikastolak "Euskarabila" elkartearekin lan egiten du. Elkarte basauritar honek euskararen aldeko hainbat ekintzak antolatzen ditu eta Kareaga Goikoa ikastetxeak ekintza gehienetan hartzen du parte. Beraz, ikus daitekenez, eskolak konpromiso handia dauka euskararen erabilera bultzatzeari dagokionez. Irakasleen artean beti euskaraz hitz egiten zela gogoratzen dut.
Horrez gain, ikastetxeak harremanak ditu Basaurin dagoen euskaltegi nagusietako batekin eta bien artean gurasoentzako klase partikularrak antolatzen dituzte astero, gurasoen eta euskararen arteko zubi bat eraikitzearren.
Bukatzeko kulturarekin, nire ikastolak bermatu nahi dituen baloreak (orokorrean) adieraziko ditut :

"...Momentu horretan gehiegi izan zela erabaki nuen eta nire beldurrak alde batera utzita,
kontatu nion nire andereñoari nork bota ninduen...Behin andereñoak jakinda, berak neska horren amari deitu zion..."
Nire antzinako ikastolaren "nortasuna" deskribatu beharko banu, auzoko eskola dela, eta familia askorentzat, seme-alabak eskolatzeko, lehenengo erreferentea izaten dela esango nuke. Gainera, aldi berean, gurasoek hainbat modutan hartzen dute parte eskolako kudeaketan.
Elkarbizitza demokratikoa ahalbideratzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen nortasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua sustatzea du xede nire ikastetxeak, besteak beste, gaitasun eta jokaera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, ingurumenarekiko begirunea eta ardura, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere.
Nabarmentzekoa da ere, ikastetxeak egiten duen esfortzua euskararen erabilera sustatzeko. Ikastolak "Euskarabila" elkartearekin lan egiten du. Elkarte basauritar honek euskararen aldeko hainbat ekintzak antolatzen ditu eta Kareaga Goikoa ikastetxeak ekintza gehienetan hartzen du parte. Beraz, ikus daitekenez, eskolak konpromiso handia dauka euskararen erabilera bultzatzeari dagokionez. Irakasleen artean beti euskaraz hitz egiten zela gogoratzen dut.
Horrez gain, ikastetxeak harremanak ditu Basaurin dagoen euskaltegi nagusietako batekin eta bien artean gurasoentzako klase partikularrak antolatzen dituzte astero, gurasoen eta euskararen arteko zubi bat eraikitzearren.
Bukatzeko kulturarekin, nire ikastolak bermatu nahi dituen baloreak (orokorrean) adieraziko ditut :
- Errespetua eta tolerantzia.
- Zintzotasuna.
- Sentikortasuna.
- Adiskidetasuna ( alboko auzoan dauden gainerako ikastexekin harreman onak sustatzen ditu)
- Jakinmina.
- Euskararen erabilera (goian aipatu ditudan ekintzak euskarari dagokionez)
- Ingurumenarekiko ardura (ikastetxeak bere ortu propioa dauka)
Egitura: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Egitura:
Nire bizipenean ez dut halakorik aipatzen nire egoeran ez zelako inolako planarik martxan jarri, hau da; nik bizi izan nuen egoera gelditzeko ez zuten ezer egin (aktuazio plan bat edo horrelakorik) izan ere, irakasleek arazoa solbatu ez zen arte ez ziren "konturatu". Hau guztia dela eta, nire bizipenean ez diot honi aipua egiten.
Dena den, argi utzi behar dut nire ikastetxeak bazuela halako egoerak ekiditeko protokolorenbat.
Protokolo horrek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako "ESKOLA JAZARPEN KASUETAN IKASTETXEETAN JARDUTEKO GIDA" zuen bere oinarria.
Horren arabera hauek ziren jarraitu behar ziren urratsak bullying-eko egoera bat detektatzeko eta horri aurre egiteko:
lehenengo urratsa eskola jazarpenaren izan daitezkeen jokabideak behatzea zen, ondoren, horiek betetzen baziren zuzendariari eta zuzendaritza-taldeari jakinarazten zien.
Horiek bilera bat izaten zuten (Hasierako bilera) jazarpenaren aurkako protkoloa hasi ala ez erabakitzeko.
Gero, protokoloa behin hasita, informazioa biltzen zuten eta aztertzen zuten eta emaitzen arabera premiazko neurriak hartzea erabakitzen zen eta familiei lehenengo aldiz jakinaraztea erabakitzen zen.
Ondoren, zuzendariak egindako txostena informazio guztiarekin hezkuntzako ikuskaritzari igortzen zion eta azken horrek inolako ebidentziarik ikusten bazuen, ikasleari hezkuntza-tratamendua ematen zitzaion egoeraren larritasunaren arabera.
Baina, jazarpenaren ebidentziak ikusten bazituen, prozedura espezifiko bat jarraitzen zuten eta txosten bat lantzen zuten gero hezkuntzako ikukaritzari emateko. Halako kasuetan beste instantzia batzuei jakinarazten ziren.
Azkenik, Zuzendaritzak idatziz jakinarazten zion erreferentziazko ikuskariari egoera modu egokian birbideratu zela uste zuenean.
Horretaz aparte, aipatu beharra dago ikastolaren organigrama edo bertan aritzen diren profesionalen taldeak. Hurrengo sailkapena dago :
- Ikasketa Burua
- Idazkaria
- 5 urteko gelako tutorea
- 2. mailako A eta B gelako tutoreak
- 3. mailako tutorea
- 4. mailako A eta B gelako tutoreak
- 5. mailako A eta B gelako tutoreak
- 6. mailako gelako tutorea
- Musika
- Heziketa Fisikoa
- PT-ak
- Logopeda
- Hezitzaileak

- Zuzendaritza taldea
- Ikasketa Burua
- Idazkaria
- Jantokia
- Jantokiko arduraduna
- Langileak
- Haur Hezkuntza
- 2 urteko gelako tutorea + laguntzailea
- 3 urteko gelako tutorea
- 4 urteko gelako tutorea- 5 urteko gelako tutorea
- Lehen Hezkuntza
- 2. mailako A eta B gelako tutoreak
- 3. mailako tutorea
- 4. mailako A eta B gelako tutoreak
- 5. mailako A eta B gelako tutoreak
- 6. mailako gelako tutorea
- Espezifikoak
- Musika
- Heziketa Fisikoa
- Laguntza Gela edo batzorde pedagogikoa
- PT-ak
- Logopeda
- Hezitzaileak
- Beste langileak
- Atezaina
- Sukaldeko arduraduna
- Jantokiko begiraleak
Teknologia: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Teknologia:
Honi dagokionez, ez daukat ezer aipatzekorik. Nire bizizpenean ez dut halakorik aipatu.
Nire eskolan, biltzarrak egiten ziren bakoitzean, horiek egiteko prestaketa bat egiten zuten, eta horren garapena egiten zuten modu koordinatu batean dena ondo ateratzeko.
Horrez gain, helburuetan aipatu ditudan hezkuntza-helburuak betetzeko ikastolak, "Elkarbizitzako plangintza eta antolakuntza" bat sortu du eta plangintza horretan hurrengo puntuak azaltzen dira:
- Ikastetxearen baloreak.
- Elkarbizitzako araudia.
- Bete nahi diren helburuak.
- Urteko elkarbizitza plana.
- Bizikidetza kudeatzeko arauak.
- Ekintza konpontzaileak.
Horretaz aparte ere, euskararen erabilera bultzatzeko, ikastetxeak "Euskarabila” elkarte basauritarrak sortutako "Basaurin be bagara" proiektuaren parte egiten du. Elkarte honek ezaguna da haur eta gazteekin egiten duen lanagatik euskararen normalizazioaren alde. Elkarteak proposatzen dituen ekintzak burutzen dira ikastolan, beraz, haien arteko antolakuntza eta koordinazioa dago.

Baliabideak: Bizi esperientzia (Alba Gonzalez)
Baliabideak:
Ikastetxean bazeunden baliabide nahikoak:
-Pertsona baliabideak: irakaslegoa, ikasleak, gurasoak, zerbitzu eta administrazioko petrsonak...
-Baliabide materialak: eraikuntza, altzairuak eta material didaktikoa.
-Baliabide funtzionalak: denbora, dirua eta formakuntza.
Dena den, nire bizipenean bakarrik pertsona baliabideei ("klaseko ikaskideak" eta "andereñoak") eta baliabide funtzionaleei ("etxera joateko ordua" eta "eskolako eskailerak") egin diet aipamenen bat.
Testuan:"...Nire klaseko ikaskideak eta ni bageunden eskolako eskailerak jaisten patiora joateko eta bat-batean neska “famatu” horrek oina nire hanken artean sartu eta eskaileratik behera bota ninduen..."
Testuan:"...Behin andereñoak jakinda berak neska horren amari deitu zion eta etxera joateko ordua heldu zitzaigunean eta guraso guztiak kanpoan itxaroten zeundenean neska horren amak hurbildu zitzaidan barkamena niri eskatzeko...."
Nire ikastetxeko baliabideen artean hurrengoak nabarmenduko ditut:
-Pertsona baliabideak
Kareaga Goikoa lerro bakarreko eskola da, 230 ikasle ingururekin. 20 bat irakaslez osatutako klaustro egonkorra du Eskolako Kontseilu eta IGE-ren partaidetza aktibo batekin, eta irakasle guztiek hartzen dute parte urteko formazioan.
-Baliabide materialak
Ikastetxeak horrela antolatuta dago:
Bi eraikinetan dago bananduta. Bata Haur Hezkuntzara zuzenduta eta bestea Lehen Hezkuntzari zuzenduta (eraikin nagusia da). Eraikin nagusian hurrengo gauzak aurki ditzakegu:
- Lehenengo solairuan, atezaintza, biblioteka, jantokia, irakaslegoarentzako gelak eta komunak, inprimagailu gela bat, idazkaritza eta zuzendaritza daude.
- Bigarren solairuan, musika gela, plastika gela, triziklo/psikomotrizitate gela lehen mailako A eta B gelak daude. Gero lau eskailera igoz gero, solairu berdinean, 2.mailako A eta B gelak daude.
- Azken solairuan, ingeleseko gela. Ondoan, inprimagailu gela bat irakasleak batzartzeko ere balio duena. Gero, 3. mailakoen gela dago eta horren alboan informatika gela bat. Horien parean, gurasoak biltzeko (IGE-k) bi gela daude. Hirugarren solairuko kontrako gunean, 4. , 5. eta 6. mailako gelak daude eta horien aurrean antzerki gela.
Kanpotik ikastetxeak bi patio zelai eta parke bat dauzka. Patioan ikasleak mailaren arabera sakabanatzen dituzte. Hau da, 1go, 2. eta 3. mailakoek patio berean jolasten dute eta gainerako mailakoek, 4.,5. eta 6. , elkarrekin, hain zuzen. Haur Hezkuntzakoek parkean jolasten dute. Astero patioak elkartrukatzen dituzte.
Komunak generoaren arabera sailkatuta daude, bai ikasleen eta irakasleen kasuan.
Ikastetxean bertan, liburuak erabiltzeaz gain, arbela digitalak gela guztietan jarrita daude eta irakasleek egunero erabiltzen dituzte. Gero, 5. eta 6. mailetan “Informatika 2.0” progama ezarrituta dago, honen arabera, ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila dauka. Sarritan erabiltzen dituzte eta irakasgai guztietara hedatutako programa da.
Ordenagailuekin, informazioa batez ere bilatzen dute edo jarduera baten inguruko hausnarketak, kopiaketak (batez ere ortografiarako) edo ariketak egiten dituzte Word programaren bidez.
Ikastolan jantoki zerbitzua eskaintzen da astelehenetik ostiralero. Garraio zerbitzurik ez. Horrez gain, eskolaz kanpoko ekintzak egiten dira IGE-k antolatuta, ikasle zein gurasoentzako.
-Baliabide funtzionalak
Denborari dagokionez, ikastetxea irekita egoten da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00rak arte, eskolaz kanpoko ekintzak direla eta. Ostiraletan, ikastola 19:00ak arte egoten da irekita (ikasleei patio nagusia irekita uzten zaielako)
Klaseak 9:00etan hasi eta 16:30etan bukatzen dira (asteazkenetan 13:00etan). Irakasle gehienak 16:45etan joaten dira etxera baina zuzendaria 17:00ak arte geratzen da. Atezaina, berriz, 17:30ak arte.
Zuzendariarekin, tutore ala irakasle batekin edota jantokiko arduradunarekin hitz egiteko egun eta ordu zehatzak daude eta aldez aurretik abisatu behar zaie.
Diruaren kudeaketari dagokionez, hiruhilabetero 15 euro eskatzen zaio familia bakoitzari klaseko materialentzako eta irteerak antolatzeko. Zailtasun ekonomikoak izan ezkero ikastolak laguntzak ematen ditu (Eusko Jaurlaritzak eskeinita)
Jantokiko ordainketari dagokionez, eguneko kuota erabiltzaile motaren arabera izaten da: ohikoak eta ez-ohikoak.
Jantokiko erabiltzaile ohikoak, jantoki zerbitzua ikasturte osoan zehar erabiltzen dutenak dira, bai 4 egunetan gelditzen direnak (asteazkenetan ez) bai 5 egunetan eta 4,60 €-ko eguneko kuota daukate.
Gainontzekoak, noizbehinka gelditzen direnak, ez-ohikoak dira eta 5,20 €-ko eguneko kuota daukate.
Jantokiko urte osoko kuota 10 hileroko berdinetan banatzen da eta hilabete hasieran kobratzen dira.
Azkenik, Kareaga Goikoa-ko irakasleen formakuntzari dagokionez guztiek hurrengo alorretan daukate formakuntza:
- Talde kohesioari buruzko formazioa.
- "Hezkuntza Proiektua berritzen jarraitzeari" buruzko formazioa.
- "Elkarrekin ikasten" eta "Elkarbizitza eskolan" formazioa.

Ikastetxean hurrengo pertsonek egiten dute lan:
- Haur Hezkuntzan
Lau gela (2, 3, 4 eta 5 urteko gelak) daude eta gela bakoitzeko tutore bat dago. Horrez gain, HHko koordinatzaile bat dago ere.
- Lehen Hezkuntzan
Bederatzi gela daude (1.maila, 2.maila A eta B, 3.maila, 4.maila A eta B, 5.maila A eta B eta 6.maila) eta gela bakoitzeko tutore bat. LHko koordinatzaile bat ere badago.
- Espezialistak
- Gorputz hezkuntza (irakasle bat)
- Ingelesa (bi irakasle)
- Musika (irakasle bat)
- Aholkularia
- Heziketa Berezia (bi irakasle)
- Hezkuntza Bereziko Teknikariak (bi irakasle)
- Logopeda
- 2 urteko gela laguntzailea
- Bertsolaritza
- Jantokia
- Arduraduna
- Langileak (12)
- Atezaintza
Eskolako Kontseiluak, berriz, horrela antolatuta dago:
-Guraso ordezkariak (4 guraso)
-Ez-irakaslego ordezkaria (atezaina)
-Udal ordezkaria
-Irakaslego ordezkariak
-Zuzendaria
-Ikasketa Burua
-Idazkaria
-Irakasleak
-Irakasleen ordezkoak
-Irakasleak
-Irakasleen ordezkoak
-Baliabide materialak
Ikastetxeak horrela antolatuta dago:
Bi eraikinetan dago bananduta. Bata Haur Hezkuntzara zuzenduta eta bestea Lehen Hezkuntzari zuzenduta (eraikin nagusia da). Eraikin nagusian hurrengo gauzak aurki ditzakegu:
- Lehenengo solairuan, atezaintza, biblioteka, jantokia, irakaslegoarentzako gelak eta komunak, inprimagailu gela bat, idazkaritza eta zuzendaritza daude.
- Bigarren solairuan, musika gela, plastika gela, triziklo/psikomotrizitate gela lehen mailako A eta B gelak daude. Gero lau eskailera igoz gero, solairu berdinean, 2.mailako A eta B gelak daude.
- Azken solairuan, ingeleseko gela. Ondoan, inprimagailu gela bat irakasleak batzartzeko ere balio duena. Gero, 3. mailakoen gela dago eta horren alboan informatika gela bat. Horien parean, gurasoak biltzeko (IGE-k) bi gela daude. Hirugarren solairuko kontrako gunean, 4. , 5. eta 6. mailako gelak daude eta horien aurrean antzerki gela.
Kanpotik ikastetxeak bi patio zelai eta parke bat dauzka. Patioan ikasleak mailaren arabera sakabanatzen dituzte. Hau da, 1go, 2. eta 3. mailakoek patio berean jolasten dute eta gainerako mailakoek, 4.,5. eta 6. , elkarrekin, hain zuzen. Haur Hezkuntzakoek parkean jolasten dute. Astero patioak elkartrukatzen dituzte.
Komunak generoaren arabera sailkatuta daude, bai ikasleen eta irakasleen kasuan.
Ikastetxean bertan, liburuak erabiltzeaz gain, arbela digitalak gela guztietan jarrita daude eta irakasleek egunero erabiltzen dituzte. Gero, 5. eta 6. mailetan “Informatika 2.0” progama ezarrituta dago, honen arabera, ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila dauka. Sarritan erabiltzen dituzte eta irakasgai guztietara hedatutako programa da.
Ordenagailuekin, informazioa batez ere bilatzen dute edo jarduera baten inguruko hausnarketak, kopiaketak (batez ere ortografiarako) edo ariketak egiten dituzte Word programaren bidez.
Ikastolan jantoki zerbitzua eskaintzen da astelehenetik ostiralero. Garraio zerbitzurik ez. Horrez gain, eskolaz kanpoko ekintzak egiten dira IGE-k antolatuta, ikasle zein gurasoentzako.
-Baliabide funtzionalak
Denborari dagokionez, ikastetxea irekita egoten da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00rak arte, eskolaz kanpoko ekintzak direla eta. Ostiraletan, ikastola 19:00ak arte egoten da irekita (ikasleei patio nagusia irekita uzten zaielako)
Klaseak 9:00etan hasi eta 16:30etan bukatzen dira (asteazkenetan 13:00etan). Irakasle gehienak 16:45etan joaten dira etxera baina zuzendaria 17:00ak arte geratzen da. Atezaina, berriz, 17:30ak arte.
Zuzendariarekin, tutore ala irakasle batekin edota jantokiko arduradunarekin hitz egiteko egun eta ordu zehatzak daude eta aldez aurretik abisatu behar zaie.
Diruaren kudeaketari dagokionez, hiruhilabetero 15 euro eskatzen zaio familia bakoitzari klaseko materialentzako eta irteerak antolatzeko. Zailtasun ekonomikoak izan ezkero ikastolak laguntzak ematen ditu (Eusko Jaurlaritzak eskeinita)
Jantokiko ordainketari dagokionez, eguneko kuota erabiltzaile motaren arabera izaten da: ohikoak eta ez-ohikoak.
Jantokiko erabiltzaile ohikoak, jantoki zerbitzua ikasturte osoan zehar erabiltzen dutenak dira, bai 4 egunetan gelditzen direnak (asteazkenetan ez) bai 5 egunetan eta 4,60 €-ko eguneko kuota daukate.
Gainontzekoak, noizbehinka gelditzen direnak, ez-ohikoak dira eta 5,20 €-ko eguneko kuota daukate.
Jantokiko urte osoko kuota 10 hileroko berdinetan banatzen da eta hilabete hasieran kobratzen dira.
Azkenik, Kareaga Goikoa-ko irakasleen formakuntzari dagokionez guztiek hurrengo alorretan daukate formakuntza:
- Talde kohesioari buruzko formazioa.
- "Hezkuntza Proiektua berritzen jarraitzeari" buruzko formazioa.
- "Elkarrekin ikasten" eta "Elkarbizitza eskolan" formazioa.
EKINTZA: SUKALDARITZA TAILERRAK
SUKALDARITZA TAILERRAK - SAN NIKOLAS IKASTOLA
Helburuak:
- Errezeta sinpleak ikastea
- Elikadura-ohitura onak bultzatzea
- Higiene-ohiturak sustatzea
- Autonomia sustatzea
- Talde-lana sustatzea
- Talde-antolaketa eta lanaren banaketaren garrantzia ikastea
Baliabideak:
- Pertsonalak: Irakasleak, tutoreak, ikasleak eta jantokiko pertsonala.
- Materialak: Sukaldea edo sukaldatzeko egokitutako gela bat, errezetetarako osagaiak, sukaldatzeko tresneria,
- Funtzionalak: Dirua (osagaiak erosteko), denbora (tailerrak antolatzeko) eta formakuntza (sukaldaritzan)
Egitura:
Guk (irakasle gisa), zuzendariari (zentroari) proiektua eskaini ondoren. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ikastetxeari nola egokituko diogu adostuko dugu.
Zuzendariari behin azaldurik, ikasketa buruari pasako dio erantzukizuna handiena, honek irakaslegoari (tutore koordinatzaileari) proiektua nola errealitatera eramango den zehaztuko da. Modu honetan zentroko irakasle guztiek parte hartuko dute proiektu honetan ere.
Teknologia:
Kultura:
Ekintza honen bitartez sustatu edo trasmititu nahi ditugun balioak hurrengoak dira:
San Nikolas Ikastola Getxoko udalerrian dago kokatuta, Algorta auzoan, hain zuzen ere. Getxo Uribe Kosta eskualdean dago kokatuta, Nerbioi ibaiaren eskiuneko ertzean. 78.554 biztanle ditu, beraz, hiri oso populatsua dela esan dezakegu.
Eskolan, 40 ikasle daude maila bakoitzean, bi klasean banandurik. Ekintza 3. zikoan burutuko da.

Proiektu hau egoki burutu ahal izateko beharrezkoa da tailerraren programazio aproposa egitea. Irakasle- taldeak bilera batean erabakiko ditu txosten horren edukiak. Sukaldaritza ekintza honek, kurtso erdia iraungo du eta astero behin egingo da, ostiraletan zehazki. Lehenengo orduan egitea izango litzateke aproposena jantokia libre baitago. Saio bakoitzak ordu beteko iraupena izango du, klase normal batek bezala. Logikoa den bezala, jantokiko materiala erabiliko da eta ikasleek, nahi izanez gero, etxetik baliabide gehiago ekarri ahal izango dituzte. Aurretik aipatu bezala, saio bakoitzean zer burutuko den txostenean ezarrita egongo da eta ikasleei komunikatuko zaie aste hasieran. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, honako hau kurtso amaieran egingo da, txostenean ezarritako helburuak bete diren edo ez kontuan hartuta.
Kultura:
Ekintza honen bitartez sustatu edo trasmititu nahi ditugun balioak hurrengoak dira:
- Elikadura-ohitura onak
- Aurrezpena
- Higienea
- Diziplina
- Adiskidetasuna
- Talde-lana
San Nikolas Ikastola Getxoko udalerrian dago kokatuta, Algorta auzoan, hain zuzen ere. Getxo Uribe Kosta eskualdean dago kokatuta, Nerbioi ibaiaren eskiuneko ertzean. 78.554 biztanle ditu, beraz, hiri oso populatsua dela esan dezakegu.
Eskolan, 40 ikasle daude maila bakoitzean, bi klasean banandurik. Ekintza 3. zikoan burutuko da.
Kultura: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)
Nire bizi esperientzian ez dut kulturarekin loturiko ezer idatzi.
Hala ere, nire eskola garaiari buruz gogoratzen dudanarekin, esan dezaket
hurrengo balore hauek lantzen saiatzen zirela: euskaraz hitz egitea,
integrazioa, aniztasuna eta errespetua batez ere.
Euskararen erabilerari dagokionez, urtean zehar aktibitate
desberdinak egiten genituen hori lantzeko. Adibidez, L.H-ko ziklo bakoitzak
jinkana bat prestatzen zuen. Horri lotuta, euskaraz zenbait jarduera burutzen
genituen. San Nikolas ikastola betidanik izan da euskara hikuntzaren
erabilerari dagokionez bultzatzaile sutzua; eta horren adibide argia da baita,
euskararen egunean egiten genuen ospakizuna.
Horrez gain, errespetua eta integrazioa ere lantzen dira.
Eskoletan beti sortzen dira gatazka desberdinak, hala nola, bullying kasuak.
Kasu horietako batzuetan, eskolara heldutako ikasle berriek jaso ohi dute. Hori
dela eta, L.H-ko klaseetan badaude "ikasle laguntzaileak" izeneko
taldeak. Alde batetik, hauen funtzio nagusia, arazoak sortzen direnean hauek
konpontzen laguntzen saiatzea da, era horretara errespetua sustatu dadin.
Bestetik, ikasle berriak ikasgelan eta ikaskideen artean integratzen laguntzea
da duten beste funtzioetariko bat.
Taula
Unai
|
David
|
Jon Ander
|
Ivan
|
Endika
|
Alba
|
Noelia
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Helburuak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Baliabideak
|
Egitura
|
Egitura
|
Egitura
|
Egitura
|
Egitura
|
Egitura
|
Egitura
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Teknologia
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Ingurunea
|
Kultura
|
Kultura
|
Kultura
|
Kultura
|
Kultura
|
Kultura
|
Kultura
|
Unai Alkiza (Teknologia): Puntua egoki garatuta dagoela uste dugu, adibide desberdin ugari ipini ditu bakoitza azalduz.
David Angulo (Ingurunea): Daviden atala aukeratu dugu, alde batetik bere ikastetxea inguratzen dituen paisai eta giroa ondo azaldu duelako eta beste alde batetik, zentroaren kokapena ondo lotu duelako bertako ikastetxeko garraio baliabideekin
Jon Ander Bayon (Helburuak): Jon Anderren helburuak aukeratu ditugu, hainbat helburu atera dituelako bere bizipenetik, hauetatik motibazioa, konfiantza eta adiskidetasuna garrantzitsuenak izanda.
Ivan Bujan (Kultura): Ivanen kultura hartu dugu informazio erabilgarria erabili duelako, hau da, bere testuarekin ondo erlazionatu egin du. Honekin batera, esan genezake Antunezen testua ondo ulertu dugula.
Endika Chaparro (Egitura): Endikaren ekarpena aukeratu dugu guztiok ados egon garelako tutorearen funtzioa garrantzi handikoa dela.
Alba Gonzalez (Ingurunea): Kasu honetan, Albaren ekarpena aukeratu dugu gustatu zaigulako bere ikastetxearen inguruan erabili dituen zehaztapenak eta horrez gain, nahiko ondo lotu izan duelako "ingurunea" bere ikastetxearenarekin (nahiz eta bere bizipenean hau ez atera)
Noelia Izquierdo (Baliabideak): Gure ustez, Noelia izan da baliabideen dimentsioa hobeto azaldu duena Antúnez-en testua modu egokian erabili duelako atal hau azaltzeko.
domingo, 14 de mayo de 2017
Teknologia: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)
San Nikolas ikastola zenbait proiektutan hartzen du parte. Lehen
Hezkuntzan bi proiektu nagusi aurkitu ditzakegu, "Kiva" eta
"Eleanitz". Lehenengoa bullyingaren aurkako proiektu bat da,
bigarrena aldiz, ingelesa sakontzeko eta praktikatzeko burututako proiektu bat.
Horiez gain, ordea, badaude beste hainbat proiektu, esaterako;
"Eleanitz" (ikasleen ingeles maila hobetzeko) edo "Ikasle
laguntzaileak" (bazterkeria eta jazrpenaren kontrakoa).
Ikastetxe honek beste edozeinek bezala, badu hezkuntza proiektu bat eta hauek dira bere ildo nagusiak:
- Hezkuntza integrala: ikaslea bere osotasunean hartuta
norberaren nortasuna, gizartea eta ingurunea errespetatzen du.
- Euskalduna: euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta sustapenarekin konprometituta.
- Plurara: Euskal Herrian dauden ideiak, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.
- Demokratikoa: gurasoek, irakasleek, pertsonal laguntzaileak, administrazio ordezkariek, denek parte hartzen dute gestioan eta aktiboki lagundu bere gestioan.
- Autonomoa: konpetentzia zabalak ditugu eta erabakiak hartzeko gaitasuna du ikastolak.
- Hezkuntza eta kudeaketa ereduak: etengabe kalitatearen bila gure emaitzak ebaluatuz hobekuntza bideak jorratzen dituena.
Dena den, nire bizi esperientzia honetan ez dut proiektuei buruz hitz egiten.
miércoles, 10 de mayo de 2017
Egitura: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)
Nire bizipenean irakaslearen papera azpimarratzekoa da.
Irakurritakoaren arabera irakasle honek zenbait funtzio izango lituzke
betetzeko. Alde batetik, jolas orduetan ikasleak zaintzeko edota patioan ordena
eta antolakuntza egoki bat mantentzeko funtzioa izango luke. Bestetik, ikasgela
barnean kudeaketa egoki bat egiteko eta sortzen diren gatazkak edo arazoak kontrolatzeko
ardura izango luke.
Aipatutakoaz gain eta nahiz eta bizipenean ez
agertu, jantokiko arduradunen papera azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, askotan
irakasleak zirela ematen zuten, hau da, irakasleen papera betetzen zuten.
Tutoreek patio normaletan egiten zuten bezala, jantoki ondorengo jolas
orduetan, ordena eta antolakuntza egoki bat mantentzeaz arduratzen ziren.
Askotan, gatazkak sortzen ziren eta jantokiko arduranak horiek konpontzen
saiatzen ziren. Horrez gain, haiek ziren baloiak eta bestelako materialak
banatzeaz arduratzen zirenak.
Testuan: "Horren ondoren
gertatutako kontatu behar izan genion; eta ondorioz, iskanbila horretan parte
hartu genuen mutil guztioi falta arin bat bidali ziguten." (irakasleak
bidalitako falta arina)
martes, 9 de mayo de 2017
Ingurunea: Bizi esperientzia (Unai Alkiza)
Nire ikastetxea, San Nikolas ikastola, Getxoko udalerrian dago kokatuta, Algorta izeneko auzoan zehatzago izateko. Hemen hiru ikastola aurkitu ditzakegu. Hala ere, Getxon dauden inguruko beste sei auzoetan bizi diren ikasleak aurkitu ditzakegu eskola honetan. Horrez gain, Getxorekin mugakide diren beste udalerrietako ikasleak ere aipatzekoak dira. San Nikolasek ez ditu kurtso guztiak barne hartzen. Hemengo ikasleek HH-, LH- eta DBH-ko ikasketak burutzeko aukera dute. Batxilergoa egiteko beste eskola batera joan beharra dute.
Ikastola honen inguruan, duela gutxira arte zenbait berdegune
aurkitu genitzakeen. Hauetako asko nekazaritzarako erabiltzen ziren. Orain,
ordea, lur horiek eraikuntza berriak sortzeko erabili dituzte. Getxon,
hizkuntzari dagokionez, azken urteetako datuek erakusten dute ia biztanleriaren
erdia (%48,56) erdaldun elebakarrak direla. Euskaldunak, bestalde, oso
portzentai txikia osatzen dute (%19,9). Azkenik, gainontzekoak (%19,9)
elebidunak dira. Datu hauek kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke Getxon erdara
gehiago erabiltzen dela euskara baino.
Ikasleen maila sozioekonomikoari dagokionez, hauen familiak maila
ertainekoak direla esango nuke. Horrez gain, familia hauek duten maila
kulturala ere ertaina dela esango nuke. San Nikolas ikastolak "D"
eredua eskaini egiten du, hau da, ikasgai guztiak euskaraz ematen dira
gaztelania eta atzerriko hizkuntza izan ezik.
Ingurunearen arloari amaiera emateko, Getxora heltzeko
garraiobideak aipatu nahi nituzke. Ikastetxe honen autobus zerbitzua du eta bi
autobus- linea ditu udalerri honen barruan. Era honetara, ikasleak Getxon
batzeaz gain, Areetan eta Berangon ere egiten ditu geldialdiak. Horrez gain,
Getxotik Bizkaibusek kudeaturiko hainbat autobus- linea igarotzen dira.
Teknologia: Bizi esperientzia (Endika Chaparro)
Bizipenean ez da asko aipatzen baina nire eskolak proiektu orotan hartzen du parte, izan ere, herri- eta lurralde-mailan antolatzen diren ekintza askotan partehartze aktiboa izan ohi du. Hauen artean, Santa Ageda, Korrika, Basauriko Euskal Astea...
Gainera, nire bizipenean adierazten den moduan, urtero ospatzen dugu aratusteak. Bertan, eskola osoa (Haur Hezkuntza barne) gai zehatz baten inguruan lantzen dugu (esaterako, euskal mitologia, zinema, dantzak, munduko kulturak...).

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
Ingurunea: Bizi Esperientzia (David Angulo)
INGURUNEA: Nire bizi esperientzian ez dut inguruneari buruz hitz egin, hala ere nire ikastetxeari buruzko gauza batzuk aipa ditzaket ingu...
-
EGITURA: Nire bizipenean agertzen den egitura nagusia tutorea eta ikasleak dira, ni barne. Honetan ikus dezakegu tutorearen papera oso ga...
-
KULTURA: Kultura ez da agertu nire bizipenean beraz, esan beharra dago Lauaxeta Ikastolaren kultura alde batetik erlijioso...
-
Nire bizipenean irakaslearen papera azpimarratzekoa da. Irakurritakoaren arabera irakasle honek zenbait funtzio izango lituzke betetzeko....